Bi gizon famatuak
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Bi gizon famatuak ditugu Lapurdin
Pertsutan artzen dira biak egarrekin
Laudatu nahi ditut bihotz onarekin
Chalbador jauna eta Ahetzeko Mattin
2
Eskual-Herri guzian dire famatuak
Kurrituak dituzte gehien chokoak
Nola nahika tuzte emaiten pertsuak
Dohain hori diote emana Jainkoak
3
Gazterik omen ziren pertsuetan hasi
Geroztik kantaturik frango dute naski
Ardura primak era tuzte irabazi
Bethi norbeit behar da guzien nagusi
4
Jadanikan aspaldi aroitzen naiz behin
Goizean partiturik zonbeit lagunekin
Sarrako bestetarat oinez ginela jin
Pertsutan aditzeko Chalbador ta Mattin
5
Bihotz onez dezagun hala dena aitor
Hoien ganat jendea urrun danik dator
Ezin garraia eta ez eman nai amor
Oi zer pertsulariak Mattin ta Chalbador
6
Merkatu ta igande herriko bestetan,
Geroztik etzun ditut hoik biak frangotan
Iduri samurtuak elgarri disputan
Chahar eta gazteak beha lorietan
7
Zuek ere gazteak jaun horien gisa
Pertsuen kantatzeko ez zaitezte lotsa
Etsamina zaitezte karkulatuz pentsa
Burdina gorrituz da egiten ahotza
8
Bethi entseiatzeak balio du pena
Maiz saristatua da egiten den lana
Ez erortzerat utzi holako dohaina
Sortzean zonbeiti du Jainkoak emana
9
Lan guzietan ariz ikasten bide da
Pertsulariendako gauza bertsua da
Zuen buruaz aras ez bazaizte fida
Zaharreri zazue kontseilua galda
10
Mundu huntan jendea chahartzen ikusiz
Baina chahartu eta ez gaztetzen berritz
Chalbadorrek bezala pena nuke ainitz
Pertsulari arraza huntan fin balitz
11
Tipia nintzelarik aditurik nago
Uste ez den lekuan dela herbia lo
Mundua mundu deno ene iduriko
Pertsulariak dira bethi aterako
12
Chalbador eta Mattin bieri barkatu
Hausartzia hau egun zeren dudan hartu
Gazter eman nai nuen zuetan etsenplu
Gero ere detzagun adi zonbeit pertsu