Bi elizako artzain
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Hemeretzi ehun hiru hogoi ta hemezortziko urtia
Mundu guziko fededunentzat urte bat oroitgarria
Hortan etorri malurrak baitu harritu jende guzia
Bi ilabete konplitu gabe bi Aita Saindu hiltzia.
2
Paulo seigarren Aita Saindua Jondoni Petrin ordaina
Hamabortz urte egotu zaiku elizan lehen artzaina
Eritua zen adin haundia etorri zaio orena
Xoilki Jainkoak negur dezake horrek egin duen lana.
3
Kardinaleak elgarretara Erroman baitziren bildu
Izpiritu Sainduak argituz bat laster zuten hautatu
Bisai argi bat irri batekin zitzaikunian agertu
Ordu berean mundu guzia jaun horrek zuen beretu.
4
Bi aintzinekoen izana ta ohiek hasi Ian segida
Obra haundi hoi segitu nahiz laster lanean hasi da
Adinez oinon gaztea eta hortez denak ginen fida
Ainitz urterentzat ginuela guk behar ginuen gida.
5
Ilabete bat doi-doia zuen hartu zuela kargua
Jende guzia here aldera jadanik zuen bildua
Bere ohean otoitzez ari oraino ez lokartua
Uste gabean ixilik zaio hor etorri herioa.
6
Betiko bere usaia zuen goizik asteko lanean
Kargu haundia bazuen eta kar haundia bihotzean
Harrituak etzela jeikia usalako tenorean
Bere lagunek atxeman dute hila zagola ohean
7
Gure mendean berri-guziak laster baitira hedatzen
Gertakaria mundu- guzian, goiz berean ikasi zen
Holakorik gerta zitakela etzitzaikun iduritzen
Berri laz hori ezin sinetsiz jendea luzaz egon zen.
8
Jainkoaren xedea guretza mixteriozki egina
Guk dugun izpiritu ahulak konpreni ez dezakena
Beti gogoan atxiki behar Jesu Kristoren errana
Uste gabean berdin jinen da munduko azken orena.
9
Kardinaleak berritz bildurik hautatu dure ordaintza
Nehork asmatuko ez zuena zeren baita Polonesa
Izanik ere kolorez xuri ta berdin kolorez beltxa
Denak Jainkoaren haurrak gare denak berdinak harentza.
10
Elizaren buru ezarria Aita Saindu bat berria
Oinon gaztea, gizon azkarra, eta jakintsun haundia
Jenden artean ekar dezala amodio ta bakia
Zeru gainera garraiatzeko bere artalde guzia.