inprimatu
Besta goxo bat
Izenburua:
Besta goxo bat
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1785.zk.
Orrialdea:
5

Besta goxo bat

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Oroitgarrizko egun ederra, larunbateko eguna

 Gure artean luzaz egoin da horren oroitzapen ona

 Sant Andres hortan ospatu dugu parropiako patroina

 Jesusek hartu apostolutan hori izan da lehena

 

 2

 

 Bi emazteki ezagutuak, izanak adin batetan

 Egin hobeki ohoratuak izan dire meza hortan

 Bizi guzia ereman dute beti bertzen zerbitzutan

 Goiz edo berant ongi egin pagatzen da sarietan

 

 3

 

 Meza hortara bildua bazen kasik kokahala jende

 Jaun erretora denen gidari beti lixto eta erne

 Ahalaz ongi ohoratzeko musikari bi andere

 Berrogoit'hamar urtez izanak elizan organo joile

 

 4

 

 Gure laguntzen kantuz artzeko etorria zen korala

 Apezpikuaren ordain jina bikario jenerala

 Bi andre hoiek saristatzeko merezi zuten bezala

 Hola bieri eman diote diploma eta medaila

 

 5

 

 Apez kargudun horrek derauku kartsuki eman hor meza

 Bertze sel apez bazituela bore ondoan laguntza

 Elgar Juntatuz kartsuki dugu egin kantu ta otoitza

 Sant Andres gure patroin haundia, otoitz egizu guretza

 

 6

 

 Jaun harek berak egin baitauku xarmanteko predikua

 Horren hizkuntza, ainitz garbia, xeheki eta kartsua

 Euskal-Herrian gutiz geihenez aspaldi ezagutua

 Zerutik ukan dohain haundiaz bihotza du hanpatua

 

 7

 

 Mezatik landa ertorak dauku deneri komita eman

 Heiekin denak berriz biltzea gazteriak duen salan

 Alegeraki holaxe dugu denek xorta on bat edan

 Apur bat on ere pasatu eleka elgarrekilan

 

 8

 

 Denbora laster pasatzen baita, emeki gare berexi

 Resta on horrek guziak gaitu ainitz alegera utzi

 Resta hoi hola muntatzaileek eskerrak tuzte merezi

 Biba Sant Andreseko aoezak eta Hiriart-Urruty


inprimatu