inprimatu
Bertsularien alde
Izenburua:
Bertsularien alde
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
829.zk.
Orrialdea:
4

Bertsularien alde

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Denen gostua ez da errex egitia!

 Eskualdun kazetan da agertu hauzia;

 Jaun pertsulari hoitaz, mintzo da jendia,

 Talendua dutela ahultzen asia.

 

 2

 

 Urrugnan egiten da pertsuen eguna;

 Leku famatua da hortakotz Urrugna.

 Makur bidea hortik aurten dugu jina:

 Ez dutelakotz egin usaiako lana.

 

 3

 

 Horren ondotik dire zombeit errengura:

 Pasatzen asia da jaun hoien denbora;

 Besta hori dadien egon alegera,

 Molde berri batzuek artu behar dira.

 

 4

 

 Geroztik entzun ditut hiruetan naski:

 Sala hoitan jendia bildu da nasaiki;

 Mukuruka beteak kadir eta alki;

 Guziak xoratuak gaituzte atxiki.

 

 5

 

 Bakotxak duen hura ez da behar kendu,

 Bere bide zuzena egiak nahi du;

 Zer nahitan bardin du huni egin kondu,

 Manatzeko manerak ainitz egiten du.

 

 6

 

 Asko ofizio da ikasten aizanez

 Bainan pertsulariak beteak dohainez

 Hoien izpiritua abila da zinez,

 Zernairi errepusta emaiteko kolpez.

 

 7

 

 Jaun hoŕiek direno artzeko pertsutan,

 Bestak eginen dire eskual herri hoitan;

 Jainkoari galdea iten dut frangotan

 Oradinak etor diten gazte horietan.


inprimatu