inprimatu
Bertsularia kontet
Izenburua:
Bertsularia kontet
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
530.zk.
Orrialdea:
4

Bertsularia kontent

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Aire chahar batean esplika baneza

 Egun zertako dudan hain kontent bihotza.

 Kantuak ezarririk ahal bezen ontsa

 Ongi! saristatua naute lan harrentza (bis)

 

 2

 

 Bihotza hanpatua nago lorietan

 Berria ikasirik eskualdun kazetan,

 Saria badudala konkur berri hortan:

 Bihotzez guzieri eskerrak bietan (bis)

 

 3

 

 Eskualdun biltzarrak du in konkur berria,

 Bakotchari emanez merezi saria:

 Gerore entzuteko, kantuz gazteria,

 Kantuz bizi dadien Eskualdun herria (bis)

 

 4

 

 Batzuk poemak eta bertzeak kantari,

 Ukan ahalarekin bakotcha da ari:

 Zer merezimenduak jaun juje hoieri!

 Deneri eman dute beren doia sari (bis)

 

 5

 

 Guzien nagusia Iratchet apeza;

 Berekin ereman du dirualde gaitza:

 Eskola badu eta jakin nola pentsa:

 Hori zen etsenplua gazte horientza! (bis)

 

 6

 

 Laudatu nahi ditut ainzindairi jaunak;

 Ez dira bethi errech hoik dituzten lanak;

 Sakrifikatzen tuzte gau eta egunak,

 Eskualdun egon daitzin bethi eskualdunak (bis)


inprimatu