Berina hausleari
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Aire chahar batean kantuz naiz asiko:
Sujeta badudala ez da dudatzeko.
Lagun bati hauche dut hemen galdatuko:
Zombat irabazten den berin-pikatzeko?
2
Munduan ofizioz bada ainitz mota;
Jaun hori aspaldian ari irinketa;
Karrikan pasatzia ez bethi josteta,
Lan hortako den tresna ainitz haundi baita!
3
Eskualdunen karrika ainitz da ertchia;
Horrat usu jin behar irinketaria;
Ez da segur josteta hortan pasatzia:
Kamiona zeren den karrikain betia!
4
Karrika hortan bapo bada magasina;
«Le bon coin», ezarria diote izena;
Zeren unkitu duen doi doia ezkina,
Mila pusketan jarri da horko bitrina!
5
Tokia ezagutzen naiz duen aspaldi,
Lehen ere egin tu hor zonbeit itzuli:
Adorra ezarririk trotuarrian gaindi,
Hola pasatua zen jada zombat aldi...
6
Bethi ongi ez dira egiten karkulak;
Denek izaiten tugu memento ahulak:
Chuchen pasatu naiz in tu inahalak;
Halere berina jo kamion-egalak!
7
Kontseilua bainion aspaldi emana,
Garraiua bizkarka zela segurena;
Ez da lehen aldia hoi gertatzen dena;
Gaztiek ez nai entzun chaharren errana.
8
Berina ezarririk hoimbertze pusketan,
Ondoan egotu da segura penetan:
Erremediua bada uruski denetan:
Berri bat ezartzia hautsi horren plazan.