Baionan bizi
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Eskualdunenzat ere baita telebista
Bisitan izatu zaut andre bat xarmanta
Zutarik eginen dut nik egun vedeta
Zahartuta heldu zaut eni errekesta.
2
Irri ezti batean ainitz konplimendu
Hola zer nahi zuen lester dut, jakindu
Berriak hedatzeko behar dira bildu
Zerbeit jakin beharrez zu gana naiz heldu.
3
Aspaldian badakit zarela Panpilli
Zu ikusteko ditut in zenbeit itzuli
Zu hunat etorririk jade du aspaldi
Hemen ere biziak du ainitz alderdi.
4
Zernahi etxe berri denetan in baita
Tiki čta haundiak zernahiko mota
Haundi hoitaik Baionan segur ez da falta
Nola etzare gaten bizitzera hoita.
5
Gazterik etorria ni ere Baiona
Hemen atxeman nuen xarmanteko ]ana
Jainkoak beti eman azkar osasuna
Hortakotz hemengo naiz aspaldi egina
6
Etxe haundi hoitarik zeruetan gara
Baiona inguruan ainitzak badira
Aisian igaiteko zain beren lekura
Errextasun guziak hoietan badira.
9
Ikusteko izan naiz ni ere bisitan
Jakin nahiz nola zen etxe haundi hoitan
Horko bizi-moldea gusta etzizautan
Baiona xahar hau dut naiago bietan
10
Zoin beren lekutara aisian heldurik
Berexiak dagotzi batzu bertzetarik
Nehoikin ez egiten sekulan elerik
Ez dute ezagutzen hauzo ez bertzerik.
11
Ez da bate bardina gure alderdia
Ezagutzen baitugu inguru guzia
Plazer zauku deneri salas emaitia
Eta behar orduan zerbitz-egitia.
12
Igande oroz ere Sent Andres elizan
Zer nahi jende bada eskualdunen mezan
Prediku ta otoitzak sort-herriko gisan
Kantuz ere eskuaraz behar gare aizan.
13
Eskualdun meza hori finitu onduan
Elgarrekin ixtan bat pasteko gostuan
Multxo bat biltzen gare Jambon ostatuan
Hor beti norbeit bada denen zerbitzuan.
14
Izana gatik pobre ala aberatsa
Penak eta plazerrak denetan denetza
Pentsaketan egonik hau nuke ametsa
Jainkoak bizitze hau ai baleza luza.
15
Batzuentza luze ta bertzientza labur
Mundura jinez geroz hiltzia da segur
Ni hemen ongi nago zahar eta zuhur
Eskualdun guzieri bihotzetik agur.