Baionako etxe ederra
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Etx'ederra Baionan «Musée Basque» etxea
Gauza eder zaharrez gaindika betea
Plazer haundi iten du hoien ikustea
Denentzat idekia baitago atea.
2
Etxe hortan nagusi da jaun Haritschelhar
Ainitz gizon ederra haundi zabal azkar
Jakintsun haundi dela dute erran behar
Hoitarik behar laizke baten plazan hamar.
3
Delako muse hori gaitzeko etxia
Haundi eta zabala gara estalkia
Gauza eder hoietaz gandika betia
Ikusi gabe ez da errex sinestia.
4
Nausi ala mutilak dena konplimendu
Errezebitze horrek plazer egiten du
Suertez Baionara bazirare heldu
Barne hortan sartziak segur balio du.
5
Langile andana bat dena laudorio
Konplimendua segur ez dute kario
Daktilo ta gidari ta sekretario
Hoien graziak ere zerbait du balio.
6
Ni ere izatua hor bainaiz berritan
Jade jendea bazen bildua purrustan
Xoragarriko gauzak xoko guzietan
Denbora pasatzen da hor ustegabetan.
7
Harat hunat jendea zabilan nasaiki
Guziak xoratuak, ikus eta hunki
Batzu bertzeak bezain ederrak izaiki
Zonbait noizkuak diren Jainkoak badaki.
8
Jende artex abilak ziren lehen ere
Arbaso hoien obrak guretzat ohore
Amultsuki bilduak etxe hortan dire
Denek ikus detzaten orai ta gerore.