Baionako erretor-nausi ohiari
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Aire xahar batean noa kantatzera,
Deneri esplikatuz gure errengura:
Ainitz maitatua zen gure erretora;
Kargua uzten dauku bere nahitara (bis).
2
Ainitz haundia baita horren talendua,
Katedralian erretor zen izendatua;
Ohore haundi, karga araberakua;
Haundia ere itzal ta errespetua.
3
Eskualdun garbia, sortzez Hazpandarra,
Gorputz ederrekua, iduriz azkarra
Nahiz oraino ez den adinez zaharra,
Osagarriak kolpez in dio amorra.
4
Jaun horren bertuteak parerik ez baitu,
Etorri orduko zen lan ainitzi lotu:
Gisa guzietara bazterrak harrotu;
Eliza ta eskolak haundizki edertu.
5
Othoitzan kartsu eta hala predikuan:
Bethi ele zuhurrak jaun horren agoan;
Laņoki erraiten du zer duen gogoan,
Bortitz aire batekin bai behar orduan!
6
Gisa guziez baita zinezko apeza,
Zerbitzu egiteko eskuan bihotza:
Izan dadien pobre ala aberatsa,
Konplimendua berdin horrek du denentza.
7
Guzientza hoi baitzen zinezko artzaina,
Lan guziak zamazkan hor betan aintzina;
Hor zeno ezin aski segura estima;
Galdu ondoan jiten bihotzean pena.
8
Bethiko jiten denik nahiz ez den nehon,
Gurekin oinon luzaz beharko zen egon;
Denen turra etortzen, emazte ta gizon:
Hola gan behar zauku jaun apez Charriton.
9
Munduan bizi dena bortxaz da zahartzen;
Indarrak emekiņo dira eskapatzen;
Uruski gutartean baitzare gelditzen,
Pausu urus luze bat dautzut desiratzen.