Apez sartzea
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Hemeretzi ehun ta hiruoita bortzian,
Buruil hemeretziko ganden igandian,
Besta edera zuten Baigorri herrian,
Erretor berri horren errezebitzean.
2
Plaza hortan bildu da gaitzeko mundua:
Jaun mera aintzineko, hor zen kontseilua.
Apez meta bat gaitza, segur arrarua:
Kontseilu jeneral ta jaun deputatua.
3
Haundi eta eder da Baigorrin eliza,
Halere tokirik ez barnean denentza.
Unkigarriak ziren kantu ta otoitza,
Bai eta apez horrek eman duen meza.
4
Bikario jenerala, herriko semea.
Karguen artzeko zen hoi laguntzailea.
Sarkor eta garbi da jaun horren elea,
Erakutsiz deneri gure eginbidea.
5
Hor ziren, guzientza zer oroitzapena!
Ezin ahantzia da holako eguna:
Atchikiz predikuan ukan erakaspena,
Denek elgar lagunduz gohazen aintzina.
6
Jaun doien chahar hori nahi dut aipatu:
St-Andren bikario lehen da egotu;
Aspaldi du dudala nik hor ezagutu;
Espos laguna nuen horren bidez hartu.
7
Bihotzetik ohore, zu, jaun Olhagaray,
Frogak eman ditutzu etzarela nornai.
Nahiz oraino zaren piskor eta arrai,
Gazte horri kargua uzten duzu orai.
8
Bertute haundirekin eginik eraintza,
Hortakotz Baigorrin da errekolta gaitza.
Pansu on bat baituzu merezitu ontsa,
Desiratzen dautzugu luze ta urusa.
9
Ene pentsuak ditut nolazpeit ezarri,
Denek jakin dezaten egun horren berri:
Holako bestak dira ainitz choragarri.
Biba Eskual herria bai eta Baigorri!