Aphez sartzea
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Arribada tenora huna nun den jina;
Konten urusik dago kasu hortan dena:
Hazparnerat zaiote gaur eldu artzaina,
Apez bertutekoa, Idieder jauna.
2
Buruilaren hamekan Hazparne herria,
Andere baten pare dena apaindia;
Liliz egin arropa du egun jauntzia,
Ohoratu beharrez erretor berria.
3
Moto eta biziklet, zaldizko ta klika,
Denak ethori zaizko Azketarat cheka;
Bide guzian bazen jendea metaka:
4
Pasaia guzia zen dena apaindua:
Lilia nasai eta nun nahi arkua;
Bai apez eta jendez han bazen mundua;
Elgarrekin kantari, lur eta zerua...
5
Erretor chahar batek ainitz du laudatu,
Bikario berekin luzaz izan baitu;
Bethi apez kartsua delakotz egotu,
Eldu zaion saria merezitua du.
6
Bihotza zabalik du egin predikua:
Zoin choragarria zen jaun horren mezua
Denen onetan dezan higa talendua,
Otoitzde zagun denek zeruko Jainkoa.
7
Zuu erretor jartzea ainitz dugu plazer.
Bihotzetik chantza on dauzut, Idieder!
Hazpandarrek zaituzte maitaturen laster,
Jende onak baitira, Jainkoari esker.
8
Orainon gazte eta zer gizon arraia!
Ertor on bat eiteko zuk baduzu gaia;
Jaun Mirande bezala zaitezke entseia:
Ainitz chahatzea da Hazparnen usaia!