Amodioak kolpatua
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Hemetzi ehun ta hirogoita bia:
Ene penen kondatzen banaite abia;
Ainitz haundia dago ene tristezia,
Maite bati emanik sabra fidentzia (bis)
2
Kantatu nain bainan bihotza dut triste:
Penetan bizi bainaiz jada zombeit urte.
Enetzat atchiki dut hori orai arte:
Sendaturen nintzela bethi mien uste (bis)
3
Ez da ez sendatuko ene bihotz mina,
Barna sartua baita betikotz kangrena:
Obeki jasan nio nik neure changrina,
Banaki nitan dela izanen azkena (bis)
4
Ene pena hau zer den dagona kurios,
Argitu nahi nuke kantuen medioz:
Hemezortzi urtetan, gazte ta lorios,
Izar bat maitatu dut ainitz amodioz (bis)
5
Igande aras batez nuen ezagutu:
Biak elgarrez ginen ainitz agradatu;
Etcherat segitzea baitzuen on-hartu,
Ene bihotzean zen sekulakotz sartu (bis)
6
Izar charmegarria gazte-ta ederrik,
Etzaitan iduritzen bazela parerik:
Ene gogorat etzen etorri pentsurik,
Erituren nintzela sobra maitaturik (bis)
7
Bi urtez egin tugu promes eta botu;
Zerbitzutik lekora behar esposatu;
Hauchet erran'e zautan; «oi sinets nezazu:
Mundu huntan naizeno, zurea nukezu» (bis)
8
Hogoi urte beteta, sano eta azkar,
Zerbitzu egitera nintzen juhan behar;
Partitze samin hortan egin dugu nigar,
Haundizki baikinuen maitatua elgar (bis)
9
Sorteak ezarri nau Afrika zokoan,
Eskual-herritik urrun kasik desertuan.
Hoitasei ilabete luze zerbitzuan:
Halere emekigno démbora bazoan (bis)
10
Untzi ederrak gaitu ekarri gibela,
Bihotza lorietan haur batzu bezala:
Irri eta josteta kantu charamela,
Ezbainuen pentsatzen malurik bazela (bis)
11
Arribada eguna egun lazgarria:
Geroztik hemen nago penetan jarria;
Etchekoek erranik jakin dut berria,
Norbeitekin zuela kitatu herria (bis)
12
Amerikara dela partitu ihesi,
Bihotz minekin nuen nik hori ikasi;
Bertze forgarik gabe hoi behar sinetsi,
Enetzat ez baitzuen arrastorik utzi (bis)
13
Berri izigarria, samin eta latza,
Horrek arraildu zautan betikotz bihotza;
Ez da ez sendatuko hala bildu gaitza;
Erremediorikan ez baita horrentza (bis)
14
Mundu guzian ez da ni bezen tristerik,
Ez baititake izan malurusagorik:
Ez dut jan, ez edaten, ez egiten lorik:
Ene gorputzak ez du geiago pausurik (bis)
15
Ezin haundiago da nik dudan tormenta,
Egunaz ala gauaz bethi pentsaketa:
Ibilia naiz kurri, egin dut besta;
Halere ene ganik maitegnoa falta (bis)
16
Azkeneko pertsuan adios maitea!
Borondate onez dut bihotza betea.
Desiratuko daitzut urus bizitzea,
Bai eta hil ondoan zeruan sartzea (bis).