inprimatu
Aisetarrak
Izenburua:
Aisetarrak
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
843.zk.
Orrialdea:
4

Aisetarrak

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Aisetarrak gaitutzu sortzez Bidartarrak:

 Haur dembora etortzen ardura gogorat;

 Arrantzaleak gare Aita zen bezala;

 Hiru semek segitzen harek utzi sailha...

 

 2

 

 Itsas-hegian ginen etche ttiki batian

 Ur-xiripa aldian, fiko bat atian:

 Zombeit pausa eginak hunen itzalian;

 Josteta, kantu, othoitz, aita-amekilan!

 

 3

 

 Aitaren untzi churia gure «Eglantina»

 Portuko chalupetan belan abilena:

 Haize mota guziez airoski zabilan,

 Itsas chorien pare arrainen lekuan.

 

 4

 

 Gure aita Piarres gizon bat zuzena,

 Haundi bezen prestua, arrantzailhe ona;

 Ama Jana Mari zuen munduko laguna;

 Sei haur hoien altchatzen izan dute lana.

 

 5

 

 Hiru seme mariñel ta hiru alaba;

 Denak familatuak, erran gabe doha:

 Burasoen bidia chuhurki segitzen,

 Zerutik guri beha kontent izan diten!

 

 6

 

 Holache bizi gare aitamaz orhoituz;

 Dada gabe zeruan biak dira urus.

 Egun batez agian zuen gana bilduz

 Fiko pean bezala haiko gare kantuz!


inprimatu