inprimatu
Loraz bete dadin lurra
Izenburua:
Loraz bete dadin lurra
Sinadura:
Apaolaza, Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Apaolaza, Martin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1242.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Loraz bete dadin lurra

 

 1

 

 Eustakion ta Txaton ondoan

 loraz bete dadin lurra

 denok gabiltza egin nahirikan

 omenaldi bat xamurra

 nik espetxetik jarri nahi nuke

 jar dezakedan apurra

 nahiz badakidan izango dela

 pobrea eta laburra

 nere partetik eman nahi diet

 bihotz bihotzez agurra (bis)

 

 2

 

 Gaztetatikan egina zuten

 burruka euskaran alde

 gure herritik erdal hizkuntzak

 egin dezan azkar alde

 haien ametsa zen izatea

 subirotasunen alde

 baina gauz hori ez da lortuko

 burruka luzerik gabe

 horretarako saiatu dira

 horregatik hil dirade (bis)

 

 3

 

 Itsasondoan jaio zineten

 eta Itsasondon hazi

 zoritxar batez herri hontatik

 gaztetatikan ihesi

 hala ta guztiz zuen morala

 nolatan makur arazi

 zuen antzeko mutilarekin

 ziur baietz irabazi

 zuen esenpluz beste guztiok

 badaukagu zer ikasi (bis)

 

 4

 

 Gure herriko jabetzan aurka

 ezarri zuten legea

 oraindik ere honela dirau

 bortitz ta lotsa gabea

 suntsitu dadin eraman dute

 burruka guztiz trebea

 bizia galduz Txato, Txikia

 ta beste zenbait jendea

 baina aurrera doa baikorki

 jarri ziguten bidea (bis)

 

 5

 

 Eustakioren azken arnasen

 testigua zen Algorta

 ta Txato aldiz GAL izeneko

 balak egin zuten bota

 horrela biei ezarri zien

 errepresioren soka

 nahiz ta tamalez bi heriotzak

 herriari asko kosta

 loratuko da haueri esker

 askatasun lore sorta (bis)

 

 6

 

 Zuen oroitzaz idatzi dira

 Euskal Herrin hainbat paper

 testigu gisa Bidasoako

 bai eskuin eta bai ezker

 bide zuzena jarraitzeko ez

 zineten ibili oker

 ta horren froga ikusiko da

 danoren aurrean lister

 gauzak honela besterik gabe

 nere partez mila esker (bis)

 

Apaolaza, Martin


inprimatu