inprimatu
Ainhoako heriotzeaz
Izenburua:
Ainhoako heriotzeaz
Sinadura:
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Panpilli

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
668.zk.
Orrialdea:
2

Ainhoako heriotzeaz

 

Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)

 

 1

 

 Mua bederatzi ehun eta hirur-hogoi-ta hiruan,

 Apirilako ilabetea akabatzera da johan;

 Negua orai eztiki doa borthitza izan ondoan:

 Atheratzerat ezin mentura bazterra uzkur kanpoan?

 

 2

 

 Muga-hegiko herri charmanta Eskual-herrian Ainhoa!

 Malur handi bat izatu dela esplikatzera banoa.

 Uda-berrian hotzen ondotik heldu denbora-sanoa;

 Herri hortarat aldiz jautsi da tristeziazko lanhoa.

 

 3

 

 Muga hoietan gauaz dituzte ardura iten piaiak.

 Egunaz bezain aise igaiten bidechkak eta pasaiak.

 Bethi bezala kontinatzeko lehengo zahar usaiak,

 Afal ondoan etchetik ziren ateratu bi anaiak.

 

 4

 

 Ilargirik ez denean gaua bethi ilhun eta beltza.

 Bazterrak ichil, urrun entzuten oinezkoen arrantantza.

 Etchetik hurbil hor bi anaiak bide batean dabiltza:

 Ohartu gabe kolpez zaiote aintzinera fin poliza.

 

 5

 

 Behar ez zenik ez zutelakotz gelditu dira gostura:

 C.R.S. horri hau ere erran: «Herri huntakoak gira!»

 Ez zutelakotz berekin hartu galdatzen zuen papera,

 Horrek ordena eman diote segi zezatenn postara.

 

 6

 

 Deus erran gabe elgar aditu biek beren malezian:

 Ilies iteko berro bat dute airos pasatu jauzian.

 Afruntu horrek ezarri duke poliza herra gorrian.

 Bi mutikoak bilhatu ditu notazpeit hartu nahian.

 

 7

 

 Etcherakoan bi anaia hek artean dira erori.

 Bidechka-buru batean horra bi C.R.S. barrandari.

 Arma eskuan batto ari da geldi ditezen bieri

 Eta bet-betan tiro batez du anai bat hila ezarri.

 

 8

 

 Eskual herria leial baitago ohidura zaharretan,

 Jende gazteak bethi bezala odola azkar zainetan.

 Nola konpreni zen pasatu den soldadoaren kopetan,

 Gizon gazte bat tiroz hiltzeko hogoi-ta-zazpi urthetan?

 

 9

 

 Jainkoak eman dohain ederra oi gizonaren bizia!

 Zuzen da hura egon dadien dohain horren nagusia.

 Ttiki-ttikitik guziek dugu manu hori ikasia:

 Hemen nehori ez dela haizu nehoiz nehoren hiltzia!

 

 10

 

 Herri hartako jaun merarekin Ezpeletako jandarmak

 Ethorri dira eta heiekin justiziako gizonak;

 Ahalaz chuchen bildu dituzte hatzak eta arrozoinak,

 Gaztigatzea merezi baitu gizona hiltzen duenak.

 

 11

 

 Famila hortan ezarri baitu malur eta tristezia,

 Beretzat are bethikotz galdu bere barneko bakia,

 Hemen gizonek emanik ere kondenamendu eztia,

 Orhoitu behar gero hor dela Jainkoaren justizia!

 

 12

 

 Juan gazte horren ehortzetara zen nahi jende da bildu.

 Jngurutako auzapezekin zenatun ta deputatu;

 Bertze frogarik bilhatu gabe hortarikan ezagun du

 Eskualdun gazte onest dagonak zonbat baduen estimu.

 

 13

 

 Gizon guzien bizia baita gure Jainkoak egina,

 Nehork hori ez hunkitu behar, ez berea ez bertzena:

 Haste-hastetik manu hori du denentzat berdin emana:

 Bertzeri egin ez dela behar berak nahi ez lukena.


inprimatu