Aihoan bazkaldu
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Iragan igandean ukan dut gombita,
Etorri behar nuela Ainora bazkaita:
Errefus egitia gaizki omen baita,
Hortakotz baietz nuen eman errepusta.
2
Gombit horren suieta nahi dut aipatu:
Arreba medail batez dute saristatu.
Holakoak baitire behar arrosatu,
Bazkari bat ederra pagatua gaitu.
3
Ainoan eder dago «Hotel Ithurria»:
Hor manatua zuten gure bazkaria
Nasai bezen ona zen jan-ta-edaria
Segur balio luke berritz etortzia!
4
Gure gombitatzia ez baita debalde,
Tenoreko hor ginen faltarik in gabe,
Elgarretaratuak hor zombeit haurbide,
Jan-edanez gostura, egiteko ele.
5
Ainitz gizon charmanta etcheko nausia:
Gorputz ederrekoa badu presentzia;
Irri gozo batekin gaitzeko grazia:
Agurtuz egin dauku ongi etorria!
6
Bazkariko demboran izan da omore:
Trakasuak ahanzten holakotan dire;
Bat bertziari agertuz defaut eta lore,
Gazte batzu bezala libertitu gare.
7
Efetua in baitu barneko beroak,
Hortik atera gare denak gorrituak
Plazer haundia zuen aire kanpokoak;
Indar haundia duke Ainoko arnoak.
8
Ez baikinen ez gose ez eta egarri,
Dembora pasatzeko izan gare kurri:
Leku charmantak dira hortako ihaurri;
Holache ikasten da hertzetako berri.
9
Duda gabe ginela guziak gostura:
Ohartu gabe zauku pasatu dembora.
Gombidatzeko balu norbeitek idera,
Gogotik jin nindaike berriz'e Ainora.
10
Ainoko herriari bihotzez adio!
Jainkoak nahi badu bertzaldi artio!
Holako ase batek noiztenka balio;
Gu gombit ginen eta etzauku kario...