Ahuskiko itzulia
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Aurten izan naiz Ahuskin
Ene andre koinatekin:
Hango berri nahiz jakin.
Mendia gora partitu ginen ainitz kuraia onekin;
Han arribatzearekin,
Dudarik ez daite egin,
Ainitz ginuen atsegin!
2
Bidean istil ta saltsa!
Partitzean etzen-lotsa!
Konpagnia Kuraiosa!
Lehen oldarra pasatu eta, usu, egin dugu pausa;
Patar hori dela kausa,
Suiheta daiteke pentsa,
Ainitz nekez artzen hatsa!
3
Nahiz senti unadura,
Heldu ginen Ahuskira,
Emanik behar dembora...
Etcheko andriak ekarri zaunkun perno on bat mahinera;
Harekilan pitchar ura,
Ithurrikotik segura,
Edan ginezan gostura!
4
Balio du aipatzea.
Han in dugun bazkaria;
Ahotik ezin utzia;
Gormant guzien satifatzeko bazen behar zen guzia:
Aise jali zen irria,
Edanez arno gorria,
Kafe eta basa ttipia!
5
Atsaldea pasatzeko,
Johan behar gohorachko,
Ithurria ikusteko...
Ur horren edaterat jinik han bazen jenderik asko;
Denek berdin erraiteko:
Ez beldurrik izaiteko!
Usu basoa husteko!
6
Etcherat noiz itzuli:
Iluntchean gira jautsi,
Han bertan utziz Ahuski.
Patarra behiti partitu eta, in zombeit itzulipurdi;
Huntan nahi baitut utzi,
Duen bezala merezi,
Igorriz mila goraintzi!
|