Ahuchki
Zubiria, Jean Pierre (Panpilli)
1
Toki famatua da mendian Ohuchiki.
Ur on bat edatera hunat naiz ethorri.
Sendaturen naizela bethikotz segurki,
Edaten balimbadut huntarik ausarki.
2
Aspaldion banuen hemen aditzea,
Zombat handia zuen horrek poderea;
Deliberatu nuen behin ethortzea,
Nihaurretan nuela hobe frogatzea.
3
Menditik jalitzen da zilarraren pare
Ur distirantagorik kausi ez dut uste;
Edaten ahal baita negurririk gabe...
ausarki edateko ez izan herabe.
4
Toki ederrean da hemen ithorrotcha;
Barurik edatea etzaitela lotsa.
Basoka edateak phizten daut bihotza,
Bethiko sendatzea baitut esperantza.
5
Jainkoak ezarria, oi hau zer dohaina,
Ezin estimatua, holako ur ona!
Satifaturik doa hunat heldu dena,
Hunek sendatzen baitu tatchatua dena.
6
Zombait ongitzen duen ur horrek jendia,
Hemen izan ez denak ezin sinhetsia;
Ahuchkiko mendian hau zer ithurria!...
Ignorant bizi denak on du jakitia.
7
Etcheko anderea bethi alegera,
Hainitz lehiatua plazer egitera,
Apetitu onaikin jiten ahal zira,
Handiak ere hemen satifatzen dira.
8
Jainkoak ba ahal daut emanen grazia,
Heldu den urtian berritz hunat ethortzia,
Bertze zombeit enekin ekarraraztia,
Berek edan dezaten eta aprezia.
9
Ahuchkiko mendia gora da Chuberun,
Bertze mendietarik aiseki ezagun;
Artzainen irrintzina entzuten da urrun;
Ur hortaz ase-eta zintzurra zoin legun!
10
Zombeit urthe huntan naiz jiten Ahuclikira;
Egi bat erraitea da nere desira;
Alegera bizirik chaharturen zira,
Edaten balimbauzu Ahuchkiko ura.
11
Jainkoari eskerrak bainuen astia,
Kantu hauk ezartzeko izan dut ideia;
Ene kontseilu hautaz gustatzen hazia,
Zuhaurek Ahuchkirat eizu itzulia.