inprimatu
Fruitu berriak ematen
Izenburua:
Fruitu berriak ematen
Sinadura:
Apaolaza, Martin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Apaolaza, Martin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1210.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Fruitu berriak ematen

 

Apaolaza, Martin

 

 1

 

 Gure Euskal Herri berdin gabea

 Nik zenbat maite dedan

 Mingainez ezin nezake esan

 Bihotzak nahi duen eran.

 Kanpotiar den jende guziak

 Honuntza datozte egan

 Zu baino xoko politagorik

 Munduak ez du beregan.

 

 2

 

 Askok eztaki Euskal Herriak

 Hainbat alderdi daukanik

 Bestek ez ditun edertasunik

 Guk gurekin genduzkenik.

 Mundu guzia korritu ez arren

 Segurtamenak dauzkat nik

 Behin ikustean nehor ez dela

 Hontaz gustatzen ez denik.

 

 3

 

 Mundu guzian ezaguna da

 Lur goxo hunen izena,

 Nik ez dut uste gezurra denik

 Esaten ari naizena.

 Zu zera gure bizi lekutzat

 Jaunak egin zinuzena

 Zure lur pollit maitagarria

 Ba gu hazi ginuzena.

 

 4

 

 Jaunak bizitzen utziko balu

 Batek nahi duen hainbeste

 Euskal Herrian urte andana

 Gustora pasa litezke.

 Nehora ezin liteke joan

 Leku hobearen eske

 Lur eder huntan sortu ginanak

 Kontentu egon gintezke.

 

 5

 

 Euskal Herria ari da beti

 Fruitu berriak ematen

 Jarraitzaileak behar baitira

 Holako lur eder baten.

 Ez dakit eta ni ezin hasi

 Zerua zer dan esaten

 Baina hark ere zail izanen du

 Hau baino hobe izaten.

 


inprimatu