Itsasoa eta leihorra
Zubilibia, Ganich (Çubilibia, Jean)
1
- Zer diok, itsasoa? Orai mintza hadi,
Azpitik gora beira hagoena niri!
Ni leihorra naizela, othoi, orhoit hadi:
Baduk entzun beharra zonbait kontseilari.
2
- Zer duk bada, leihorra, niri errateko?
Ez nauk hi ganik urrun zerbait aditzeko.
Mugarri bat diagu elgarren arteko,
Zoin gure tokietan fermu egoteko.
3
- Eremu handi bat nauk luze ta zabala,
Nazione guziak hazten ditudana.
Ez nauk jende iresle hi haizen bezala,
Zintzur luze, barne bedtz, gaichtagin zitala.
4
- Ago, ago ichilik, kriminel itsua!
Zonbat hiri ta jende duk hik suntsitua!
Gisa huntan gerokotz einez dichidua,
Zelhaian lur-ikara, mendi petik sua!
5
- Han-hemenka ditiat holako tokiak,
Irriskurik gabeak zortzitaik zazpiak.
Hik bardin lanjeros tuk gain ala azpiak,
Ezin fidatuzkoak eremu guziak.
6
- Hitaz asperturikan jendeak munduan,
Ihesari emanak zituan portuan.
Ni ganat ethorri tuk sarturik barkuan,
Ez dutela deus galdu ziotek tratuan.
7
- Hirekin dabilanak oraino ez zakik
Ez haizela ederra achaletik baizik.
Ez baituk galtzen ere hik enganaturik,
Nik hazi haur gaichoak goseak hilen tik.
8
- Ez tuk hire solasak profetek emanak.
Gos'egarririk ez dik nerekilan denak:
Ni naitek edaritzat, janari arrainak,
Aski baitik hartzea beharretan denak.
9
- Horrenbertze ez nian uste bahintzela
Ez nauk hire aldean deus, baizen itzala
Aithortzen diat gaizki mintzatu naizela,
Nahi baihaut goratu, apldu bezala.
10
Aithorra egin baituk hire eskandalez
Barkatzen darozkiat bihotz samur batez:
Elgarretarat gaiten hurbil borondatez:
Nahi haut besarkatu tirain kolpe batez.
11
- Hi haiz, hi, adichkide on eta maltsoa
Nere lehen athea bai eta auzoa!
Hau duk hau despedida ezti ta gozua!
Izan hadila ongi; adio, Itsasoa!
12
- Gerla baituk munduan hainitz kaltekorra,
Bakezko lokarria ez dezagun urra.
Holako desperida duk hainitz ederra
Osagarri on heraz : ez adioik, leihorra.