Itsasoa eta leihorra
Çubilibia, Ganich
Zer diok itsasoa?
Orai mintza hadi
Azpitik gora begira
Hagoena niri.
Leihorra zaikala-mintzo
Orai orhoit hadi;
Ba duk entzun beharra
Zombeit kontseilari.
-Zer duk bada leihorra
Niri errateko?
Ez nauk hi ganik urrun
Zerbeit aditzeko.
Mugarri bat diagu
Elgarren arteko,
Zoin gure tokietan
Fermu egoteko.
-Eremu handi bat nauk
Luz eta zabala,
Nazione guziak
Hazten ditudana.
Ez nauk yende iresle
Hi haizen bezala,
Zintzur luze, barne beltz,
Gaichtagin zitala.
-Ago, ago ichilik,
Kriminel itsua,
Zonbat hiri ta yende
Duk hik suntsitua?
Gisa huntan gerokotz
Einez dichidua,
Zelhaian lur ikara,
Mendi petik sua.
-Han hemenka ditiat
Holako tokiak
Irriskurik gabeak
Zortzitaik zazpiak
Hik bardin lanyeros tuk
Gain ala azpiak
Ezin fidatuzkoak
Eremu guziak.
-Hitaz asperturikan
Yendeak munduan,
Ihesari emanak
Zituan portuan.
Nere ganat ethorri tuk
Sarthurik barkuan
Ez dutela deus galdu
Ziotek tratuan.
-Hirekin dabilanak
Oraino etzakik
Achaletik ederra
Haizela hi baizik
Ez baituk galtzen ere
Hik enganaturik
Nik hazi haur gaichoak
Goseak hilentik.
-Ez dituk hire solasak
Profetek erranak
Gose egarririk ez dik
berekilan denak
Ni naitek edaritzat
Yanari arrainak
Aski baitik hartzea
Beharretan denak.
-Horrenbertze ez nian
Uste bahintzela
Deus ez nauk hire aldian
Ni, baizen itzala;
Aithortzen diat gaizki
Mintzatu naizela
Nahi baihaut goratu
Apaldu bezala.
-Aithormena egin baituk
Hire eskandalez
Barkatzen darozkiat
Bihotz samur baten
Elgarretarat gaiten
Hurbil borondatez
Nahi haut besarkatu
Tirain golpe batez.
-Hi hain hi adichkide
On eta maltsoa
Nere lehen athea
Bai eta hauzoa
Hau duk hau despeida
Eztira gozoa;
Izan hadila ongi,
Adio Itsasoa.
-Gerla baituk munduan
Hainitz kaltekorra
Bakezko lokarria
Ez dezagun urra
Holako despeida
Duk hainiz ederra
Osagarri on beraz
Ez adioik leihorra.
|