inprimatu
Karmengo Ama Birjiña'ri
Izenburua:
Karmengo Ama Birjiña'ri
Sinadura:
Zubi ondo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zubi ondo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
641.zk.
Orrialdea:
4

Karmengo Ama Birjiña'ri

 

Zubi Ondo

 

 Utzi zaidazu Amatxo ona

 Zure magalera igotzen

 T'aurtxo baten antzera

 Zu kutun-kutun laztantzen:

 Ludi ontakok ez baidakite

 Nere biyotza betetzen

 Baña... ¡au poza! goxo goxoro

 Zutzaz danean asetzen.

 

 Izan ere... ¿nork amak bezela

 Bere umeari ulertu?

 "Teologorik" aundinak ere

 Ainbeste jakinduri ezdu;

 Ta Ama oen danen artean

 Oso gorago zaude Zu

 ¿No1a bada biyotzak ariñ

 Zugana egatuko ezdu?

 

 ¡Karmen'go Ama! o izen gozo

 Izen ezti eztitsua,

 Zure soñakin bizi ta il nai det

 Beraz beti laztandua;

 Bildurrik gabe igarotzeko

 Emengo ekaitz gaiztua

 Ta gero eldu al izateko

 Zorioneko poztura.

 

 Zugana bidegiten duanik

 Galtzen utziko ez dezu

 Ona bada gu Zuri deika

 ¡Arren! lagundu zaiguzu;

 Garbitokiyan dauden gaixuaz

 Etzaitezela ere aztu

 Zure kutun santu orrekin

 Dank zerura gaitzatu.

 


inprimatu