inprimatu
Nolabait ere zuzendu ditu
Izenburua:
Nolabait ere zuzendu ditu
Sinadura:
Zubeltza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zubeltza

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
729.zk.
Orrialdea:
4

Zubeltza

 

 Nolabait ere zuzendu ditu

 aurten Deba'ko erriak

 parroko jaunak egingo zitun

 orrelako mirariak.

 Gorputzekoa ezer ez dala

 animak zeuden eriak,

 orrengatik ekarri ditu

 Aita Mixiolariak.

 

 Ikusten degu orretarako

 premi aundian zeudena

 pazku denbora zuzendutzeko

 ori da gauzik onena.

 Kaputxinoak egin digute

 Deban bederatziurrena

 aurten ederki egiņa degu

 Aita San Joseren nobena.

 

 Gau eta egun goiz eta illuntze

 beti dabiltza fiņezan

 munduko gauzak oso utzita

 Jaungoikoakin pobrezan

 dudan egon naiz bikote ori

 zerutik jetxi ote zan

 zenbateroņo saiatu diran

 batek ezin dezake esan.

 

 Aita Oyartzun eta Donosti

 dabiltza eusko errian

 Jesus onaren Lege zuzena

 irakasten alegiņean,

 jendea ernai ipintzen dute

 pulpitura igotzian

 izlari sutsu ta egokiak

 biak-bitara agian.

 

 Zubi luze bat emen daukagu

 zerutik eta lurrera,

 amar agindu oietan ortik

 kanporatutzen ta gero

 betiko sua guretzat dala

 ekar digute gogora.

 ĄAma garbiak eraman daigun

 Jesus Amaren aurrera

 

 Ez gaitezen loi ibilli emen

 geure lurren kaltean

 gure anima lotu ez dedin

 etsai gaiztoen katean

 elkar maitatuz izan gaitezen

 munduan geran artean

 ta Jesus'gana juango gera

 guziok egunen batean.

 


inprimatu