inprimatu
Irati, jaio berri horri
Izenburua:
Irati, jaio berri horri
Sinadura:
Zorrotza, Xabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zorrotza, Xabier

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
409.zk.
Orrialdea:
28

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Irati, jaio berri horri

 

Zorrotza, Xabier

 

 I

 

 Aspaldidanik geunden zure zai

 azkenez ba zatozkigu,

 ahoa lasai, irri alai batez

 guztioi zabaldu zaigu;

 heriotza gaur berriro ere

 da bizitzaren gatibu,

 mundu hontako legea baita,

 bizitzak irabazi du.

 

 II

 

 Mundura heldu zara etenik

 zure gordailu beroa,

 hau baino hobe ez al zenuen

 lehen zeundeneko linboa;

 hango bizitza zer den ez dakit,

 baina zaila da hemengoa,

 jaio ta heriotzarainoko

 arineketa zoroa.

 

 III

 

 Zapaldu behar duzun bidea

 ez uste leguna denik,

 zutik irauten izaten dugu

 gizakiok nahiko lanik;

 nola erakarri zaituzte hona

 gordintasun hau jakinik,

 bidea zuri eragiteko

 eman al duzu baimenik.

 

 IV

 

 Bizi behar dugu eta goratu

 naturarekin batera,

 mundu honetari urte baizutan

 administratzaile gera,

 gure izadia tratatzen dugu

 etsaia balitz bezala

 ta horrela goaz, hain zoro gara

 geure burua hiltzera.

 

 V

 

 Hazkuntza eta progresoaren

 morroi al gara biziko;

 ezjakinaren sokaz lotuta

 izadia dugu ito,

 aire ta lurra, dena pozoinduz

 izango al dugu nahiko,

 guk turra ama dugula nonbait

 ahaztu zaigu betiko.

 

 VI

 

 Ikusten duzu, haurra, hemen dena

 dela zentzugabekoa

 aspaldidanik ahantzi zaigu

 behar zen errespetoa,

 nagusi bati eskaintzen zaio

 guk gaizki egindakoa,

 beste batzuren artean hemen

 "konfort" dugu jaungoikoa.

 

 VII

 

 Ba da, bai, jaunik, ez guti ere,

 nor ez da hauen zalea

 "demokraziak" herri askotan

 eskaini du saporea

 giza bizitzak sagaratzeko

 jaso diote altarea,

 zer kolore du, nork ikusi du

 zer ote libertadea.

 

 VIII

 

 Zoriontsu nahi baduzu izan

 egingo dizute uko,

 kasu egiten baduzu ez

 zaizu ezer gertatuko,

 suge maltzurrek hilko zaituzte

 bizitzen utzi orduko,

 hipokresiak begi zorrotzez

 zehazki begiratuko.

 

 IX

 

 Hona hemen zer biziko duzun

 handiago zarenean,

 hainbeste aho histeriko hor

 irtengo zaizu bidean,

 zitalkeria ugari dela

 dakusazun bitartean,

 gorrotoa maitasuna dela

 sinestarazi nahiean.

 

 X

 

 Erakutsiko dizu nagusi

 jaunak bere zigor latza,

 emakumea zarelako ere

 lotsaraziko, neskatxa,

 goitik begira jarriko zaizu

 nahiz ta zuk burua altsa

 ta dastatuko duzu euskaldun

 izatearen garratza.

 

 XI

 

 Baina bizitza bestirik ez da

 hemen denok daukaguna

 eta horri lotzen gatzaizkio fin

 izan arren oso astuna;

 erpeak zorrotz, begiak eme

 hartuz ematen zaiguna;

 ez dugu etsiko, bizi gaitezen

 maite dugu maitasuna.

 

 XII

 

 Zure geroa zein izango den

 hala ere inork ez daki,

 zorion oro opa diogu

 zu bezalako ume bati,

 ongi etorri, haurtxo maitea,

 gure bihotzaren zati

 maitaizen dugu bizitza zinez,

 maite zaitugu Irati.

 


inprimatu