inprimatu
Iņaki Lasari
Izenburua:
Iņaki Lasari
Sinadura:
Zorrotza, Xabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zorrotza, Xabier

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
415-416.zk.
Orrialdea:
43

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iņaki Lasari

 

Zorrotza, X.

 

 1-

 

 Halabeharrez udazken batez

 irria dio ebaki;

 haren lagunok zer galdu dugun

 oraindik inork ez daki;

 denontzat maite maitegarri zen

 gure bihotzaren zati,

 baina inoiz ez zaigu hilgo

 geugan bizi da Iņaki.

 

 2-

 

 Zenbat momentu pasa ditugu

 pozik elkarri kantatuz?

 Egia denik ezin sinetsi

 orain hura gogoratuz;

 zergatik joan zara, laguna,

 gu hola abandonatuz?

 Zeu izan behar hila zarena

 bizitza hainbat maitatuz!

 

 3-

 

 Zeren bizitza maite zenuen

 lizar gazte bezala;

 beti izan zara maitagarria

 denontzat bihotz zabala;

 naturarekin bat-bat egina

 mamia eta azala;

 hain maite zendun Amandre Lurrak

 barnean gorde zaitzala.

 

 4-

 

 Bihotz beteaz bizi zinela

 guk denok dugu ezagun,

 lagun guztiak gustura geunden

 zurekin gau eta egun;

 benetakoak gutxi dira ta

 beti nahi zintugun lagun;

 orain hobeto ohartzen gara

 zenbat maitatzen zaitugun.

 

 5-

 

 Ama, senide eta lagunok

 barrena dugu mindua,

 guretzat ia badirudi gaur

 amaitu dela mundua,

 hitzik bazenu, ez tristatzeko

 zen zihur zure agindua;

 zuk ez baina geuk behar genuke

 zure kontsolamendua.

 

 6-

 

 Parrez esaten genuen "norbait

 joatean beste mundura,

 kontatuko dugu denok alaiki,

 hortaz ez izan ardura".

 Zein gutxi uste genuen laster

 zetorkigula tristura

 orain indarrak galta zaizkigu

 betetzeko agindu hura.

 

 7-

 

 Heriotzari zure izenean

 egiten diogu uko;

 guk ez dugu nahi inola jarri

 jantsi beltza edo luto;

 baina seguru egon, Iņaki,

 ez zaitugu inoiz ahaztuko

 bizitza zinen eta bizitza

 ez da inoiz amaituko.

 


inprimatu