inprimatu
Sei Aita kaputxino Txinara
Izenburua:
Sei Aita kaputxino Txinara
Sinadura:
Apalategi, Manuel Maria, (Imanol Sabiaga, Ataungo Bonipagi Aba)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bonifacio Ataungoa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
105.zk.
Orrialdea:
133

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sei Aita Kaputxino Txinara

 

Sabiaga

 

 -«Lan aundia ta langile gutxi.

 Atorzte nere mastira.

 Uzta aundia bilduko degu,

 Langille onak badira».

 

 -«Zeñen gozoa, zeñen samurra,

 Gure Jaunaren abotsa!

 Geran guztia zureak gera.

 Jauna, bertatik, bagoaz».

 

 Erantzupen au egin diote

 gozaren pozez, leiati.

 Sei Kaputxino azkar oriek

 Jaungoikoaren deiari.

 

 Etxe aldeko atsegin oro

 Utzirik, doaz Txinara,

 Sinismengabe gizagaixoak

 Zeru bidean jartzera.

 

 Agur, euskaldun jator bikaiñak,

 Asistarraren semeak:

 Atsegin aundiz zuen aipamen

 Dagike Euskalerriak.

 

 Lagun ditzagun, euskaldun onak,

 Gure Mixiolariak.

 Dezaketenak limosnaz eta

 Guzti-guztiok otoitzaz.

 


inprimatu