inprimatu
Oraingo aldiya
Izenburua:
Oraingo aldiya
Sinadura:
Zimelkaitz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zimelkaitz

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
740.zk.
Orrialdea:
4

Oraingo aldiya

 

Zimelkaitz

 

 Aldi batian egonduba da

 euskal jendia etsiya

 beren gogoko etzala ori

 ondo dago ikusiya

 noizbait bear da lortu zanian

 lendik luze iritziya

 ortxe dabiltza bete nayian

 lengo utsune guztiya.

 Nagikeri ta opor gogorik

 Jaunak, ayetan eztago

 garai onetan nago dutela

 iñoiz bañore presago

 emengo batzar, ango itzaldi

 egundo baño arego

 askotan ezin zitezken jardun

 orain baño gogozago.

 Goiko mallako olerkariyak

 euskal erriyan badira

 oraindik zenbait aurkez berriyak

 otsegindako tokira

 "Loramendi"ren omenez aurten,

 deitu zuten batzaldira

 "Jautarkol" jaunak bere almena

 beragertu du argira

 zorion-agur barren-barrendik

 biyotz on baten neurrira.

 Nekazariyen bazkuna ere

 ezin ba utzi esan gabe

 gure onian badira zenbait

 langille bizkor da trebe

 Don Poli eta Murua lenen

 baditugu geyagore

 orla badabiltz izango dira

 nekazariyaren abe

 ongi merezi dute izatia

 eskerrik onenen jabe.

 Nekazariyak aditzera bat

 zuei nua ematera

 batasunian dala indarra

 au da lengo esaera

 berau baidegu gogo deguna

 erraz ortutzeko era

 ez piya kaiztu gaitz nai dutenen

 esan batzuek gora-bera

 era onetan sendotuko da

 Jaunak gure izaera.

 


inprimatu