inprimatu
Kaixo Itsaspu ondo
Izenburua:
Kaixo Itsaspu ondo
Sinadura:
Zikintto
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zikintto

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1262.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kaixo Itsaspu ondo

 

Zikintto

 

 I

 

 Kaixo Itsaspu ondo

 itxaropenez noakik

 hemen nabilek euskal menditan

 gure txoko hauetatik

 azken urtetan zerbaiten falta

 eta zer den bai al dakik?

 hi bezalako ehiztaririkan

 ez dabilela hemendik

 

 II

 

 Beti bezala hemen nabilek

 hegan ta erdi korrika

 zeren badakik nola ibiltzen

 garen gu gorde-gordeka

 bestela zakur eskopeta ta

 ilun bistan gu bilaka

 ehiztari asko ikusten diat

 zaintzen hasteko tiroka

 

 III

 

 Azpalditikan ezagun dizkit

 mendi hauetan txokuak

 ehiztari askok bilatu gabe

 bizitzeko moduak

 halare inoiz beldur galantak

 hik emanda nik jasuak

 izan ere bai ote txokorik

 hik korrittu gabekuak

 

 IV

 

 Askorengatik lasai antxean

 sarritan egin diat farra

 baina txokotik ikusiz gero

 urruti Iker zakurra

 bere jabea atzetik erne

 ta eskopeta okerra

 txorakeriak ahaztutzen ziren

 ai! zer nolako beldurra

 

 V

 

 Egun batean kriston eskapa

 geroztik ezin haut ahaztu

 aldi berean bizirik laga

 hidan ta nahi eskertu

 nire ustetan zuhur gorderik

 hara!Ikerrek aurkitu

 nonbait Itsaspu gizona izan

 ez bait zida disparatu

 

 VI

 

 Mendian gora mendian behera

 guztiz izerdi patxetan

 haserreturik ikusten ez da

 oilagor bat beharrikan

 nirekin topo egin orduko

 pozik Itsaspu benetan

 niri begira geratu hintzen

 ezpainak irri farretan

 

 VII

 

 Iker zakurrari usaina hartzen

 ongi irakats hiona

 eta heu berriz lisfrutatzera

 hona etortzen hintzena

 nonbait haragi beharrikan ez

 hintzelako harakina

 eskerrak horri salbatu nauk ni

 ta gaur haiz nire laguna

 

 VIII

 

 Azken bost urte hauetan diat

 arazo gutti izana

 ez hagoala nabaria duk

 benetan diat esana

 hire gogoa euskal mendiak

 dittuk hator azkar hona

 eman nahi diat geratzen zaidan

 nire azken zoriona

 

 IX

 

 Oraintxe zahar zahar natxiok

 ta egin nahi diat gustua

 hil behar denez aukera nahi diat

 nire azken destinua:

 Ikerrek aurkitu ta eskopeta

 okerrak xuxen tirua

 gero kaxuel batean izan

 hiretzat mokau goxua

 

 X

 

 Agur esanaz etorri hadi

 lur siku horietatikan

 hire beharra bazegok hemen

 txoko hauen babesetan

 oilagorrak ta... ehiza orohar

 erabat galdu ez dezan

 hiretzat ongi etorri neuk

 hasiko diat kantetan

 


inprimatu