inprimatu
Joana dohatsuari
Izenburua:
Joana dohatsuari
Sinadura:
Ziburutar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ziburutar bat

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1265.zk.
Orrialdea:
4

Joana dohatsuari

 

Ziburutar bat

 

 Joana, Frantziaren ohorea

 Zure bandera da gurea

 Begira dezan hazkar Fedea

 Lagun zazu frantses jendea.

 

 1

 

 Zure demboran etsai arrotzak

 Frantzia zuen ja beretu;

 Sentitzen zuen zure bihotzak

 Zer behar zen laster gertatu.

 Entzun ditutzu zeruko bozak

 Jaunaren phartez hek manatu

 Kasa ditzatzun etsai borthitzak

 Zuk behar Frantzia libratu.

 

 2

 

 Utzirik etche-ta burhasoak

 Bazoaz lañoki, Joana,

 Zuretzat dire trufa, laidoak,

 heldu arte Erregeren gana.

 Onhesten ditu zure gogoak,

 Armadan buru zare emana

 Orleanen laster soldadoak

 Zurekin sartu: handik zure omena.

 

 3

 

 «Jesus, Maria» Zure banderan,

 Bi hitz, hoik zintuen ezarri.

 Animoarekin, hoien gerizan

 Angelesari jazarri.

 Birjina gazte soldadu pean

 Fidel zure berthuteari

 Zure indarra, Gorphutz-Sainduan

 Zinduela hartzen, ageri.

 

 4

 

 Zuri jarraikiz Errege gazte

 Erresumaz gabetua,

 Izan zen laster-nork zuken uste?

 Reims-en, Elizan, sahratua.

 Orai utziko othe zaituzte.

 Libro, zu Jaunak hautatuz?

 Zure beharra bardin badute

 Gelditzen zare othoiztua.

 

 5

 

 Handikan laster etsai gaichtuaz,

 Izan zinen preso hartuz.

 Juje infame, bihotz gabean,

 hiltzerat, kondenatua.

 Arima garbi, zerurat zohaz

 Frantziaz bethi orhoitua:

 Haren bakea, zure odola

 Behar zen izan gorritua.

 

 6

 

 DOhatsu Elizak izendatua,

 Joana Birjina maitea.

 Herri guzian hain aiphatua,

 Ikus zazu, gure Fedea,

 Zoin den itsuski gudukatua;

 Etsai oldartu izen gabea

 Izan bedi zutaz lehertua.

 

 Joana Frantziaren lorea,

 Zure bandera da gurea,

 Ager zazu zure botherea,

 Laguntzeko Frantses yendea.


inprimatu