inprimatu
Urzouak
Izenburua:
Urzouak
Sinadura:
Zibero, Pette
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zibero, Pette

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
41.zk.
Orrialdea:
4

Urzouak

 

Ziberou, Pette

 

 I

 

 Iphar aldetik,

 Urzo bizkar ourddina,

 Odein gaņera jina,

 Zer bide hik

 Hartu gei duk aitzina?

 Etche bat berririk

 Heben diat egina;

 Gain hori utzirik,

 Gogoua lachurik,

 Hegala bildurik,

 Aigu, phausadi, balin baduk aizina.

 

 II

 

 -Nour zira zu,

 Khumitani ederra?

 Handi deizut eskerra

 

 Banouazu

 Jaitzi gabe behera;

 Lehian nuzu,

 Negia doua hastera;

 Zihauk badakizu,

 Espaņa han duzu,

 Harat bagouatzu,

 Jarraikiz leheneko bidia bera.

 

 III

 

 Hor apeuak

 Ordian zotukatzen,

 Uduri hegaltatzen,

 Et'urzouak

 Haier so unguratzen;

 Oi gachouak!

 Oro dira phausatzen

 Erran zaharrak,

 Eztira gezurrak

 Faltsu hitz ederrak;

 Urzouak kolpaturik dira baratzen.

 


inprimatu