inprimatu
Baigorriko bestak
Izenburua:
Baigorriko bestak
Sinadura:
Zibero, Pette
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zibero, Pette

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1905
Argitalpenaren urtea:
[19]
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
4

Baigorriko bestak

 

Ziberou, Pette

 

 I

 

 Ziberoutarrak dira jouan Baigorrira,

 Uskaldunen bestetan pharte hartzera.

 Errezebitu die gaihaje ederra;

 Halako eskerra

 Doua bihotzera

 

 Baigorriar orrori Biba! bedera.

 

 II

 

 Besta handiak dira Baigorrin egiten;

 Bena aurthenko hoier zer da huillantzen?

 Aldorotarik jinik zoumbat jente etzen?

 Alagera ziren,

 Botzak zutien ozen:

 Uskaldunen banderak gogoua berotzen.

 

 III

 

 d'Abbadia, segur niz, izan da kountentik;

 Bestari so egon da zelu gaņetik.

 Egin din ordeņiaz ezta doluturik:

 Eztu ez plazerik.

 Hark handiagorik.

 

 Goure ikhoustia beno or bildurik.

 

 IV

 

 Hirour phartek deitzogu ouhourik ekharri,

 Eta egin ahalak hortan ezari:

 Ziberoutarrak izan ederki dantzari,

 Garazi koblari,

 Eta charmagarri;

 Laphourtar horik hanitch pelotakari.

 

 V

 

 Eztezagun ez ahatz gour'Uskal herria,

 Bihotzez maitha bethi bai sor lekhia.

 Uskaldunak anaie, hori noublezia,

 Aitek ekharria,

 Semek jarraikia;

 Holache izan bedi deno mundia!

 

 VI

 

 Daigun ourthian ere noul'oraik'aldian,

 Uskaldunak bilduren dira agian;

 Bestak eginen tie ahalaz lorian,

 Mouda zaharrian,

 Bake ederrian;

 Bethi azkar egonez beren fedian.

 

 VII

 

 Urhentzian behar dut Donazaharreri,

 Bihotzezko agour bat chuchen igorri;

 Ziberoutarrek dugu han ukhen batzarri,

 Ouhouria larri,

 Hounki-jin ageri;

 Eskerrik hanitch heben herritto hari.

 


inprimatu