inprimatu
Pelota-Txapelketari
Izenburua:
Pelota-Txapelketari
Sinadura:
Ziarsolo, Manuel (Abeletxe)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ziarsolo, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
128.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pelota-Txapelketari

 

Abeletxe

 

 Igaz Anoeta'n zan;

 aurten bere bertan:

 Al ebenak barruan,

 geyenak kaletan.

 

 Bizi-bizi egoan

 pelota-giroa,

 aurrez-aurre bai ziran

 Bizkai-Gipuzkoa.

 

 Amargarren Atano

 itxaropenetan,

 Azkarate'n txapela

 jazteko ustetan.

 

 Bere lagunak ere

 uste berdiņetan,

 azkoitiarran aldez

 dirua kantetan.

 

 Asi da jokua ta...

 orra aldakuntza:

 Hillario'k sei tanto

 Luxi'k esperantza.

 

 Zazpigarren tantua

 baita azkoitiarra

 asi zan jokatzen.

 lotatik itxartzen.

 

 ­Aren dinbi-danbea!

 ­Axe zan ekiņa!

 Sei tanto laster ein dauz

 Azkarate'k aņa!

 

 Jendea zoraturik

 alkar eupadaka,

 benetako burruka

 aurrean bai dauka.

 

 Jarraituaz jokua

 atara Atano'k,

 Azkarate ezpazan

 ezin jaso iņok.

 

 Ez jaso bakarrikan

 ­erantzun ondiņo!

 An doa pelotea

 ­erreboteraņo!

 

 Batak eta besteak

 ­dingi eta danga!

 Il arteko jokuan

 itxurrea dauka.

 

 Joko-lege orretan

 jardunaz gogorki,

 amazazpiņa daukez

 ­mundu danak daki!

 

 Ango estutasuna!

 ango zaratea!

 Atano gordin dago

 "aulduta" bestea!

 

 Baņa barriz be ustel

 askoren ustea,

 Azkarate'k jaso dau

 Atano'n sakea.

 

 Sakea jaso eta

 atzean bastartu:

 Ogeta bi ein arte

 etxatzu geratu.

 

 Geratu... Atano zan,

 an zana geratu;

 ­ez ridikuluan!

 amazazpi tantun!

 

 Asko jokaturikan,

 amazazpi egin;

 Ilari'k eztau galtzen

 arrazoi orrekin.

 

 Zenbat eta geyago

 Atano'k jokatu,

 Azkarate'n ospea

 berak dau goraldu.

 

 Guk be goraltzen doguz

 bi pelotariak,

 egin zituztelako

 alegin guztiak.

 

 Aupa beraz Atano

 azkoitiar ori!

 ta ­gora Azkarate!

 gure Txapel-andi!!

 


inprimatu