inprimatu
Katalin Errotako (Ipuña)
Izenburua:
Katalin Errotako (Ipuña)
Sinadura:
Ziarsolo, Manuel (Abeletxe)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ziarsolo, Manuel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
53-56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Katalin Errotako (Ipuña)

 

Abeletxe

 

 Katalin Errotako ¡ura neskatilla!

 Ardatza lez zuzena, garbi ta langille

 Soñez liraña zenun, arpei biribilla

 Bi senar-gai zebiltzan biotz orren billa.

 

 Zapataria bata, baserritar bestea

 Kataliñi sortuaz milla buru-auste

 Bi mutillak zenitun lerden eta gazte

 «Kuttun au neretzat da», biak zuten uste.

 

 Zapataria juan zan arratsalde baten

 «Kataliñ, maite zaitut», arrenka esaten

 »Zurekin ezkon nai det, ezkondu lenbailen

 »Zure ondoan beti, eztiz bizi naiten.

 

 »Ezkonduko ba'ziña, ezkondu nerekin

 »Señorita zindekez, zapal berriekin

 »Jantzi ere sedazkoz, eun apañekin

 »Ezkondu zaite ezkon, zapatariakin.

 

 -»Eskartzen dizut Krispin, zure gogo ederra

 »Baña gogo on ortan etzara bakarra.

 

 -»Aitu det bai Kataliñ, berri oso txarra

 »Zu lortu nairik dala, Yon baserritarra

 »Aien etxean ba'da, sasia ta larra

 »Galduko zera arekin ezkontzen ba'zera.

 

 »Baserriko lana, lantxu makurra

 »Udaldietan bero, neguan egurra

 »Bero danean urri iturrian ura

 »Otz dagonean berriz, mendian egurra.

 

 »Katalintxu, maite det zure begi-ertza

 »Gerria mea dezu, bular aberatsa

 »Ezpain lodiak eta guria okotza

 »Zoriona diteke zurekin ezkontza.

 

 -»Zaude ixilik Krispin, izan zazu lotsa.

 -»Katalin Katalintxu, nere neska-montza

 »Zu ikusita pil-pil jartzen zait biotza

 »Etzaitut iraindu nai, nik ba'daukat lotsa.

 

 -»Lotsa baldin ba'dezu, ez zazula galdu

 »Gizonak bearreko, ori izaten du

 »Ezkon-itzarentzako, nik ez det berandu

 »Senar-gairik oraindik eztot aukeratu.

 

 Urrengo arrastian, norbait errotarantz

 Nekazaria dezu, eman diogu antz

 Oñetan abarketak, buruan txapel baltz

 Yon'en irudimenak, Kataliñ dau baratz.

 

 Fi-fi-fi txistuetan, erdi kantaria

 Errot-inguroan da Yon nekazaria

 Biotza taupa-taupa, Klan-klan errotia

 Dan-dan jo dautzu eskuz, boluko atia.

 

 «Kirrink» entzun ondoren, atia, ideki

 Katalin an agertu begi urdiñekin

 «Zeu al ziñen Yontxu?» berak galde egin

 »Zatoz sukalderaño, zatoz gaur nerekin

 »Itz-ein bearra degu biok alkarrekin.

 

 -»Kezkaz natortzu kezkaz ¡oi ene Katalin!

 »Ames-txarra izan det zapatariakin.

 

 -»Bakizu, zapatarik, astelenean jai

 »Emen izan zan atzo, itz-ematea nai

 »Jakin zazu nintzala, zure berrien zai

 »Exeri zaite emen, su-ondoan lasai.

 

 -»Zapatari alua, alu ta mamua

 »Erdizka be eztaki bere opisiua

 »Bakit izan nintzala atzo iraindua

 »Bearko dida eman, esplikasiua.

 

 »Ori beti izan da oso txorroskillo

 »Emakumekin ollar, gizonekin ollo

 »Arrapatutzen ba det, aitu zazu ondo

 »Eztu bizkar-aldean otsik eramango.

 

 -»Baretu zaite Yontxu, esamesak utzi

 »Aintzakotzat artzea, eztau ba meresi

 »Biok mintzauko gera maiteki-maiteki

 »Exeri zaite emen, exeri, exeri.

 

 -»Nere maite, nere kuttun, biotzeko zatia

 »Nere mingoztasun danen ezti xoragarria.

 -»Zer nai dezu yan Yontxu, txistor ta arrautza?

 »Ardautxoa be ba'det, baita piper-saltsa.

 

 -»Kataliñ Katalintxu ¡ori da eskintza!

 »Aingeru bat zera zu, maitetxo biotza

 »Nere bekeketxua, zeruko bildotsa

 »Nere udaberria, Pasko-jai mokotsa.

 

 Jarduna ortan dala, atean «dan dan dan»

 -»Irin billa da norbait, ikus zazu nor dan

 -»Bezeroren bat degu, serbitu dezadan

 »Bitartean zuk lasai, ardo pizkat edan.

 

 Koxe Etxezarreta zenun bezeroa

 Kataliñi galdezka iriñan sentsoa

 Kobratu dio eta kargatu asta

 Ereman dezan ezkar etxera zorroa.

 

 Kataliñ'ek bukatu doanean lana

 Sukaldera dijoa mutillarengana

 Arritu da neskea? zer da ikus dauna?

 Yon lotan aurkitu da, murgildurik dana.

 

 -«Gaxoa!» -dio neskak- nekatu da antza

 »Baserriko nekea beti dezu latza

 »Zer bear det egin? itxar arazi?

 »Atseden artu dezan lo-zorroan utzi?

 

 Onetan trumoi-otsa asi borron bon bon

 Euri zaparradari taju dio emon

 Kataliñ urduri da, ezin geldi egon

 Oñaztua berriz be, berriz borron bon bon.

 

 Trumoi ortan zaratak mutilla itxartu

 Diñotsola neskari «parkatu, parkatu»

 »Abarrots-andi, oneik naute ikaratu

 »Lotsa naiz Katalintxu zer zaigu gertatu?

 

 »Egoaldi sargoriak odeiak moltsotu

 »Trumoiak moltso oiek egoki zulatu

 »Zuluotatik ura gozo abiatu

 »Euri-zaparradea ¿eztozu asmatu?

 

 -»Euri zaparradea? ¡Jaungoiko laztana!

 »Ezta makala nere aberastasuna

 »Euri-tanta bakotxa, euritxu biguna

 Ez al dakizu maite, urrea deguna?

 

 -»Nola diteke ura urre-gorri izan

 »ez zazula Yontxu itz-arolik esan.

 

 -»Euria urre dezu nere baratzetan

 »Landarak suspertzen dauz baita soloetan

 »Lorak garau biurtzen gure zugatzetan

 »Sentsunez ari nazu, ez naiz amesetan.

 

 -»Gaurko zure jarduna aitzen nago gogoz

 »Antza, ikasi dezu zerbait pilosopoz

 »Atzo ez nuan izan gaur detan aña poz

 »Ark eztaki esaten alakorik iñoz.

 

 -»Egia da Kataliñ, baserrira zatoz

 »Kutxak beteak dira baba-gari-artoz

 »Orain uzta berriak itxaroten gagoz

 »Baserrian lotan be irabazten zagoz.

 

 -»Yontxu, nere asmoa, dalako burutu

 »Orain berri txiki bat jakin bear dezu

 »Aitu zazu arretaz, arretaz aitizu

 »Ezkontzea pentsau det ¿ez al dakizu?

 

 -»¡Kataliñ Kataliñtxu, Kataliñ Kataliñ!

 Norekin pentsau dezu, zapatariakin?

 

 -»¡Zer zapatari ta zapatari oste!

 »Baserritarra beste iñor eztot maite;

 »Senar izango zera, ni zure emazte

 »Seme-alabak aziz, Goikoak nai beste.

 

 -»Milla aldiz bedeinka dezadan Birgiña

 »Aitu dau eskaria, nik otoitz egiña

 »Pozaren po-po-pozez, ene Kataliña

 »Zer esan be eztakit, lotu zait mingaña.

 

 -»Erabagita bedi, ezkontza gaur berton

 »Aide ta laguneri, berri ori emon

 »Orain zoaz etxera, ene maitetxu Yon

 »Mosu bat ekatzu ta... biar arte: Gabon.

 

 Neskatillaren itzak; mutillan mosuak

 Azkar ekarri ditu, ondoren gozuak

 Goizeon ikus ditut, gure txoritxuak

 Altaran zapi-zuriz, alkar buztartuak.

 

 Ondoren eleizatik irten ezkonduak

 Apaiza be eurekin, baita gurasuak

 Etxerantza dijoaz alkartuz besuak

 Atzetik lagunduaz baserri osuak.

 

 Larragoiti'ko salan bazkaria gertu

 Janarien usañak, zudurrak ikutu

 Ikutuak denei, agiñak zorroztu

 «Yesar zaitezte denok!» norbaitek agindu.

 

 Yesarri dire laster, lagun-adiskide

 Apaiz, ezkonberri ta berrogei senide

 Senditarte ederra! Larogei maikide!

 Guziak irripanez, atsegiñez dire.

 

 Janari-edariak mai ganen bilduta

 Maikideak pozarren eureri agurka

 Apaiz-ezkontzaleak maya bedeinkauta

 Den-denak asi dute ixixilik mauka.

 

 Salda, barbantzu eta oliozko aza

 Lukainka-urdaiakin ederki da pasa

 Ondoren makallaua, perde-perde saltsa

 Naiago dutenentzat, prijituz lebatza.

 

 Arkume ta ollazko, ori-ori gantza

 Gatzatu, sagar-umel, mordoetan matsa.

 

 Ixil asi diranak, borborrez mintzatzen

 Botillaren klon-klona, ezpaita ixiltzen

 Noe'k asmatutako ardoaz bizitzen

 Iñor eztago motel, guziak kantatzen:

 

 »Ezkonberriak pozkiro daude

 »Egin diradelako alkarren jaube

 »Eleizan

 »Gauza ederragorik ezin izan

 »Oi neu erec ba'nengo oyen gisan!

 

 Kapia artu dabe, anix eta koñak

 Gizonak bai piztu beke-belar bikaiñak

 Arin dira len aztun ziraden mingañak

 Burranda ateratzen du, guzien ekiñak.

 

 Gazte bieri denak, zerbait esan-gura

 Zirika ari dira atso ta agura

 Ezkonberri oyeri ez baña ardura

 Alkarri begituaz, irtetzen adurra.

 

 Denak zutitu ditu tanbolin-txistuak

 Aupa ta irrintzika aidean zankuak

 Asele-esakerak, baita be bertsuak

 Ondorenean berriz pozezko kantuak.

 

 Guziak asi dute irriparreakin

 Kantatxu ezaguna, arrasoiarekin:

 »Onela biziko bagiña beti

 »Ondo giñake Kataliñ.

 

 ***

 

 Orain ba'doaz denak etxaunan aginduz

 Lurraldeak ikusten bularrak axetuz

 Muna ta landetatik kir-kir kanta aituz

 Baratz eta soloak gozaro begituz.

 

 Gariak ebagita iretaian kontuz

 Artoak burututa, bizarrak agertuz

 Arta-kirten guziak babaz inguratuz

 Arnari-zugatz denak, adarrak makurtuz.

 

 Ba'da antxe sagarra, ba'da madaria

 Ba'da okarana-ta, ba'da mertxikia

 Baratzetan be ba'da, aza-kipulia

 Lekatan ezta gutxi, piper-sail andia.

 

 Etxalde arentzako ba da goralmena

 Norbaitek ein du antxe, egin du bai lana

 Orain salarantz doaz, ikusirik dana

 Eguzkia be juan da bere amagana.

 

 Illunabarra dezu, illuntza gozua

 Urbiltzen asi iatzu, joateko ordua

 Ixkitxu bat yan-eta, zurrutauz ardua

 Banan-banan aldetzen, jentia ba'dua.

 

 Ezkonberri gazteak dira leioratu

 Azkenak agurtzeko, besoak luzatu

 Gaba ganean degu, illuna jaubetu.

 Ezkontzale guziak dira aienatu.

 

 Zerua garbi dago, ez odei ez lañu

 Urrunean aitzen da tanboliñan doñu

 Urretxindorrak ere txorrotxio ein du

 Ontza berriz ixil da, es nai iñor mindu.

 

 Atadian aurrean saltari erreka

 Ibil-aztera doa bean dan errota

 Ortzean illargia agertu barreka

 Artopilla dirudi labean erreta

 Barrena daramala erleztiz beteta.

 

 Ixiltasun sakonak basoa baketu

 Guziak juan dira-ta, bakarrik geratu

 Ezkonberri gazteak, alkarri begitu

 Leioa itxi dute, euren gelaratu;

 Ipuña bukatu da, dezagun kantatu:

 

 »Zorioneko ezkonberriak

 »Orla ikusten ditut zuen begiak

 »Pil pil pil

 »Mingaña ixil, biotzak itz-egin

 »Lo pizkatxoren bat nai dute egin.


inprimatu