inprimatu
Jaasaus, mutillak!
Izenburua:
Jaasaus, mutillak!
Sinadura:
Ziarsolo, Manuel (Abeletxe)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ziarsolo, Manuel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
43

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaasaus, mutillak!

 

Abeletxe

 

 Iru illoba dodaz

 Zeruak egiñak,

 Ederragorik ezin.

 Geienez berdiñak.

 Begiak izar dabez

 Masailla gordiñak:

 Zoratu biar nabe!

 Batez be txikiñak.

 

 Alazne ta Imanol

 Bikotiak dira,

 Oraintxe eldu yatzuz

 Eurok urte bira.

 Zuriñe'k ondikarren

 Urte bete daka,

 Oiñaz ikasi dau-ta

 Babil taka-taka.

 

 Aingeruen irria

 Dabe ezpanetan,

 Titili-potoloka

 Asiak izketan.

 Enia ta kokolo

 Nanan ein goizetan,

 Papa eta txitxia

 Eskatzezdunetan.

 

 Potolo diran arren,

 Aala Jainkua!

 Imanoltxok izan dau

 Makal-alditxua.

 Galde dautsodanian:

 -Zer dozu, gaxua?

 Gizajuak erantzun

 "Aitita, pupua".

 

 Txikiña txiki baña

 Jakituriz andi,

 Sudur eta okotza

 Nun dauzkan ba-daki.

 Txatxurtxuak zorrotzak,

 Kausk eiten be baki;

 Atzamarrik abora

 Ez emon berorri.

 

 Txatxa, koko, pitxia,

 Apatx, lolo, pix-pix,

 Pa, ma, eta tatoka,

 Orrelaxen gabiltz.

 Popak, apapa, ñañan,

 Jolasetan kiku;

 Gure etxian danak

 Ziaro umetu.

 

 Gauza txikia andi

 Izan biar zala.

 Autor biar dautzuet

 Nik ez nekiala.

 Ikusiko ba'zeunke

 Kutunon azala,

 Esango zeunke argi

 zaizkuak dirala.

 

 Argizaizko izatia

 Gauza andia eztala?

 Zartzarua poztutia

 Ezta millagro makala!

 Siñistu egizue

 Orrelaxe dala,

 Urte askuan Jaunak

 Gorde dagizala.

 

 Ira illoba dodaz

 Zeruak egiñak,

 Euren aboak dira

 Zeruko ezkillak.

 Odol-berritu nabe

 Iru txirrizkillak.

 Olako-olakorik!

 Jaasaus, mutillak!!

 


inprimatu