inprimatu
Ipuia. Katalin Errotako
Izenburua:
Ipuia. Katalin Errotako
Sinadura:
Ziarsolo, Manuel (Abeletxe)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ziarsolo, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
408.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ipuia. Katalin errotako

 

Abeletxe

 

 Katalin Errotako ­aura neskatilla!

 Ardatza lez zuzena, garbi ta langilla

 Soiņez liraiņa zenun, arpei biribilla

 Bi senar-gai zebiltzan biotz orren billa.

 

 Zapataria bata, baserritar bestee

 Kataliņi sortuaz milla buruauste

 Bi mutillak zenitun lerden eta gazte

 "Kuttun au neretzat da", biak zuten uste.

 

 Zapataria joan zan arratsalde batez

 "Katalin maite zaitut", arrenka esaten

 "Zurekin ezkon nai det, ezkondu lenbaitlen

 "Zure ondoan beti, eztiz bizi naiten.

 

 "Ezkonduko ba-ziņa, ezkondu nerekin

 "Seņorita zindekez, zapat berriekin

 "Jantzi ere sedazkoz, eun apaiņekin

 "Ezkondu zaitez ezkon, zapatariakin.

 

 -"Eskartzen dizut Krispin, zure itz-aparra

 "Baiņa izkuntza ortan etzara bakarra.

 

 -"Aitu det bai Katalin, berri oso txarra

 "Zu lortu nairik dala, Yon baserritarra

 "Aien etxean ba'da, sasia ta larra

 "Galduko zera arekin ezkontzen ba'zara.

 

 "Baserriko lana, lantxu makurra

 "Udaldietan bero, neguan edurra

 "Bero danean urri iturrian ura

 "Otz dagonean berriz, mendian egurra.

 

 "Katalintxu; maite det zure begi-ertza

 "Gerria mea dezu, bular aberatsa

 "Ezpain guriak eta girgilloz okotza

 "Atsegiņa diteke zurekin ezkontza.

 

 -"Edergarri ba'zera, edergarri utsa

 "Jaunak ezin onetsi orlako laguntza

 "Birtutetzat ba'dezuz, bular ta okotza

 "Zaude ixilik Krispin, izan zazu lotsa.

 

 -"Katalin Katalintxu, nere neskamotsa

 "Zu ikusiz gilbera jartzen zait biotza

 "Beraz parka zaidazu ein detan lorratza

 "Etzaitut iraindu nai, nik badaukat lotsa.

 

 -"Lotsa baldin badezu, ez zazula galdu

 "Gizonak bearreko ori izaten du

 "Itzetatik edonor oi da ezagutu

 "Zure gogo-arria upakiņez dezu.

 

 -"Ene arrosatxoa, ez gaur asarratu

 "Baretu zaite eta itza emon nazu.

 

 -"Ezkon-itzarentzako, nik ez det berandu

 "Senar-gairik oraindik, ez det aukeratu.

 

 Urrengo arrastian, norbait errotara

 Nekazaria dezu, ezagunak gera

 Oiņetan abarketak, buruan txapela

 Biotzean Katalin gordeta dabela.

 

 Fi-fi-fi txistuetan, erdi kantaria

 Errut-inguroan da Yon nekazaria

 Biotza taupa-taupa, klan-klan errotea

 Dan-dan jo dizu eskuz, boluko atea.

 

 "Kirrink" entzun ondoren, atea ideki

 Katalin an agertu begi urdiņekin

 "Zeu al ziņan Yontxu?" berak galde egin

 "Zatoz sukalderaiņo, zatoz gaur nerekin

 "Itz ein bearra degu biok alkarrekin.

 

 -"Kezkaz natortzu kezkaz ­oi ene Katalin!

 "Ames txarra izan det zapatariakin.

 

 -"Bakizu, zapatarik, astelenean jai

 "Emen izan zan atzo, itz-emazta nai

 "Jakin zazu nintzala, zure berrien zai

 "Exeri zaite emen, su-ondoan lasai.

 

 -"Zapatari alua, alu ta mamua

 "Ez dakina zaratak, nun daukan orpua

 "Bakit izan nintzala, atzo iraindua

 "Eman bearko dida, esplikasiua

 

 "Ori beti izan da oso txorroskillo

 "Emakumekin ollar, gizonekin ollo

 "Arrapatutzen ba'det, aitu zazu ondo

 "Ez du bizkar-aldean otzik eramango.

 

 -"Baretu zaite Yontxu, esamesak utzi

 "Aintzakotzat artzeak, eztau ba merezi

 "Biok mintzauko gera maiteki-maiteki

 "Exeri zaite emen, exeri, exeri.

 

 -"Nere maite, nere kuttun, biotzeko zatia

 "Nere mingoztasun danen ezti zoragarria!

 

 -"Yontxu; zer nai dezu jan? Txistor ta arrautza?

 "Aragia be ba'det, baita piper-saltza.

 

 -"Katalin Katalintxu ­ori da eskintza!

 "Aingeru bat zera zu, maitetxo biotza

 "Nere bekeketxoa, zeruko bildotsa

 "Nere udaberria, Pasko-jai mokotsa.

 

 Jarduna ortan dela, atean "dan dan don"

 -"Irin billa da norbait, ikus zazu nor dan.

 -"Bezeroren bat degu, serbitu dezadan

 "Bitartean zuk lasai, ardo pizkat edan.

 

 Koxe Etxezarreta zenun bezerea

 Kataliņi galdezka iriņan sentsoa

 Kobratu dio eta zamatu astoa

 Eraman dezan azkar, etxera sorroa.

 

 Kataliņek bukatu doanean lana

 Sukaldera dijoa mutillarengana

 Arritu da neskatxa zer da ikus dauna?

 Yon lotan aurkitu du, murgildurik dena.

 

 -"Gaxoa! -dio berak- nekatu da antza

 "Baserriko nekea beti dezu latza

 "Zer bear det egin? itxar-arazi?

 "Atsedena ar dezan, lo-zorroan utzi?

 

 Onetan trumoi-otsa asi borron bon bon

 Euri zaparradari taju dio emon

 Katalin urduri da, ezin geldi egon

 Oņaztua berriz be, berriz borron bon bon.

 

 Trumoi-otsan zaratak, mutilla itxartu

 Esanez neskatxari: "Parkatu, parkatu"

 "Abarrots-aundi orreik naute ikaratu

 "Lotsa naiz Katalintxu ¨zer zaigu gertatu?

 

 -"Egoaldi sargoriak edeiak moltsotu

 "Trumoiak moltso oiek egoki zulatu

 "Zuloetatik ura goxo abiatu

 "Euri-zaparradea, ¨ez dezu asmatu?

 

 -"Euri zaparradea? ­Jaungoiko laztana!

 "Ezta makala nere aberastasuna

 "Euri-tanta bakoitza, euritxu biguna

 "Ez al dakizu maite, urrea deguna?

 

 -"Nola diteke ura urre-gorri izan?

 "Ez zazula Yontxu itz-arolik esan.

 

 -"Euria urre dezu nere baratzetan

 "Landarak zuzpertuaz baita soroetan

 "Lorak garau biurtzen gure zugatzetan

 "Sentzunez ari nazu, ez naiz amesetan.

 

 -"Gaurko zure jarduna aitzen nago gogoz

 "Antza, ikasi dezu zerbait pilosopoz

 "Atzo ez nuan izan gaur detan aiņa poz

 "Ark eztaki esaten alakorik iņoz.

 

 -"Egia da Katalin, baserrira zatoz

 "Kutxak beteak dira, baba-gari-artoz

 "Orain uzta berriak itxaroten gagoz

 "Baserrian lotan be irabazten zagoz.

 

 -"Yontxu, nere asmoa, dalako burutu

 "Orain berri txiki bat jakin bear dezu

 "Aitu zazu arretaz, arretaz aitizu

 "Ezkontzea pentsau det ¨ez al dakizu?

 

 -"Katalin Katalintxu, Katalin Katalin!

 "Nerekin pentsau dezu, zapatariakin?

 

 -"Zer zapatari ta zapatari oste!

 "Baserritarra beste iņor ez det maite;

 "Senar izango zera, ni zure emazte

 "Seme-alabak aziz, Goikoak nai beste.

 

 -"Milla aldiz bedeinka dezadan Birjiņa

 "Entzun du eskaria, nik otoiz egiņa

 "Pozaren po-po-pozez, ene Kotaliņa

 "Ez dakit zer esan be, lotu zait mingaiņa

 

 -"Erabagita bedi, ezkontza gaur berton

 "Aide ta laguneri, berri ori emon

 "Orain zoaz etxera, ene maitetxu Yon

 "Mosu bat ekatzu ta... biar arte: Gabon.

 

 Neskatillaren itzak; mutillan mosuak

 Azkar ekarri ditu, ondoren gozuak,

 Goizeon ikus ditut, gure txoritxuak

 Altaran zapi-zuriz, alkar buztartuak.

 

 Ondoren eleizatik irten ezkonduak

 Apaiza be eurekin, baita gurasuak

 Etxerantza dijoaz alkartuz besuak

 Atzetik lagunduaz baserri osuak.

 

 Larrabeiti-ko salan bazkaria gertu

 Janarien usaiņak, zudurrak ikutu

 Ikutuak denei, agiņak zorroztu

 "Iesar zaitezte denok" norbaitek agindu.

 

 Iesarri dire azkar, lagun adiskide

 Apaiz, ezkonberri ta berrogei senide

 Senditarte ederra! ­larogei maikide!

 Guztiak irriparrez, atsegiņez dire.

 

 Janari-edariak mai-ganen bilduta

 Maikideak pozarren aureri agurka

 Apaiz-ezkonzaleak maia bedeinkauta

 Den-denak asi dute ixixilik mauka.

 

 Salda, barbantzu eta oliozko aza

 Lukainka urdaiekin ederki da pasa

 Ondoren makallaua, perde-perde saltza

 Naiago dutenentzat, prijituz legatza

 Arkume ta ollazko, ori-ori gantza

 Gatzatu, sagar-umel mordoetan matsa.

 

 Ixil asi diranak, borborrez mintzatzen

 Botillaren "Klon-klona", ezpaita ixiltzen

 Noe'k asmatutako ardoaz bizitzen

 Iņor eztago motel, guztiak kantatzen:

 

 "Ezkonberriak pozkiro daude

 "Egin diradelako alkarren jaube

 "Eleizan

 "Gauza ederragorik ezin izan

 "­Oi neu ere ba'nengo oien gisan!

 

 Kafia artu dute, anix eta koņak

 Gizonek bai piztu be ke-bular bikaiņak

 Arin dira, len aztun ziraden mingaiņak

 Burrunda ateratzen du, guzien ekiņak.

 

 Gazte bieri denak, zerbait esan gura

 Zirika ari dira atso ta agura

 Ezkonberri oieri ez baiņa ardura

 Alkarreri begituz, irtetzen adurra.

 

 Denak zutitu ditu tanbolin-txistuak

 Aupa ta irrintzika, aldean zankuak

 Asele-esakerak, baita be bertsuak

 Ondorenean berriz pozezko kantuak.

 

 Guziak asi dute irriparreakin

 Kantatxu ezaguna, arrasolarekin

 "Onela biziko bagiņa beti

 "Ondo giņake Katalin.

 

 Orain badoaz denak etxaunan aginduz

 Lurraldeak ikusten bularrak aizetuz

 Muna ta landetatik kir-kir kanta aituz

 Baratz eta soroak gozaro begituz.

 

 Gariak ebagita iretaian kontuz

 Artoak burututa, bizarrak agertuz

 Arta-kirten guziak babaz inguratuz

 Arnari-zugatz denak, adarrak makurtuz.

 

 Ba-da antxe sagarra, ba-da madaria

 Ba da okarana ta, ba-da mertxikia

 Baratzetan be ba-da, aza kipulia

 Lekatan ezta gutxi, piper-sail aundia.

 

 Etxalde arentzako ba-da goralmena

 Norbaitek ein dan antxe, egin du bai lana

 Orain salarantz doaz, ikusirik dana

 Eguzkia be joan da bere amagana.

 

 Illunabarra dezu, illuntza gozua!

 Urbiltzen asi zaigu, joateko ordua

 Ixkitxu bat jan eta, zurrutauz ardua

 Banan-banan aldetzen, jentea ba-dua.

 

 Ezkonberri gazteak dira lioratu

 Azkenak agurtzeko, besuak luzatu

 Gaba ganean degu, illuna jaubetu

 Ezkontzale guziak dira aienatu.

 

 Zerua garbi dago, ez odei ez laiņu

 Urrunean aitzen da tanboliņan doņu

 Urretxindorrak ere, txorrotxio ein du

 Ontza berriz ixil da, ez nai inor mindu.

 

 Atadian aurrean saltari erreka

 Ibil-aztera doa bean dan errota

 Ortzean illargia azaldu barreka

 Artopilla dirudi labean erreta

 Barrena daramala erleztiz beteta.

 

 Ixiltasun sakonak, basoa baketu

 Guziak joan dira-ta, bakarrik geratu

 Ezkonberri gazteak, alkarri begiratu

 Leioa itxi dute, euren gelaratu;

 Ipuia bukatu da, dezogun kantatu:

 

 "Zorioneko ezkonberriak

 "Orla ikusten ditut zuen begiak

 "Pil pil pil

 "Mingaiņa ixil, biotzak itz-egin

 "Lo pizkatxoren bat nai dute egin.

 


inprimatu