inprimatu
Noren iduri aipatuko zaitut?
Izenburua:
Noren iduri aipatuko zaitut?
Sinadura:
Apalategi, Manuel Maria, (Imanol Sabiaga, Ataungo Bonipagi Aba)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bonifacio Ataungoa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
112.zk.
Orrialdea:
250

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Noren iduri aipatuko zaitut?

 

Sabiaga

 

 I

 

 Ederra ziņan, jesus maitea,

 Gizon guzien artean;

 Zure arpegi zuri-gorriak

 Berdiņik etzun lurrean.

 

 Zure burua, urre gorria;

 Zure illeak, bel-beltzak,

 Zure begiak, usoarenak;

 Zure masallak, loreak.

 

 Zure ezpaiņak, lili gozoak;

 Zure eskuak, bitxiak;

 Zure belaunak, ari zuriak,

 Ure gaiņean jarriak.

 

 Guzia ziņan zoragarria,

 Zeruko Bildots otzana;

 Guzia ziņan maitagarria,

 Nere Jaungoiko laztana.

 

 II

 

 Nola beztu dan urre gorria,

 Ikatz biurtu elurra!

 Iņortxok ere eztu ezagutzen

 Galdu dulakoz itxura.

 

 Bere begiak ilundu dira,

 igartu bere masallak.

 Ez dute oraiņ edertasunik

 Aren ile ta ezpaiņak.

 

 Guziak dute oiņazpiratzen,

 Xomorro txar bat bezela.

 Gure obenak, gaiztakeriak,

 Ezarri dute orrela.

 

 Urtu zaitezte, nere begiak;

 Urratu, nere biotza.

 Nor ez kupitu, ikusirikan

 Jesus maitea illotza?

 


inprimatu