inprimatu
Gure Bilbotxu, Bilbo da-ta
Izenburua:
Gure Bilbotxu, Bilbo da-ta
Sinadura:
Ziarsolo, Manuel (Abeletxe)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ziarsolo, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
363.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure Bilbotxu, Bilbo da-ta

 

Abeletxe

 

 Gure Bilbotxu, Bilbo data

 Eztako Bilbo langorik;

 Begoņatiko laztan guztiak

 Geuretzako diralarik.

 San Nicolás'ko eleiz-aurrean

 Baraz ta txopo zugadi

 Arriaga'ren intzez buztita

 Guztiak musikalari.

 Bilboko txoko ori izan da

 Eresiaren euskarri.

 

 Baratz-ostean, ibai erdian

 Itxas-txoriak igari

 Ango eresiaren soņuen

 Txipli ta txapla dantzari.

 Ibai-ertzean ontzi liraņak

 Mosuka gure kalari

 Euren sabelak treznaz beterik

 Janariak be ugari.

 Ortxe dabiltzuz mundua-zear

 Eruan eta ekarri.

 

 Igande goizez Udal-Etxetik

 Urtenik txistulariak,

 Orretzaz zerbait badaki gure

 San Anton'go elizpiak.

 Taparratapa, txiruliruli

 ­Antxe bai soņu alaiak!

 Eleiz ta zubi demazalako

 Bilboko ikur maitiak.

 Berak damotsoz bilbaotarrari

 Indar ta kemen guztiak.

 

 Lopez de Haro'k ibai-ertzean

 Irasirik zun utziko;

 Ordun txiki zan, koxkondu yetzun

 Laister egin zan mutiko.

 Azi ta azi, gizon andi da,

 Egundo ezta zartuko,

 Orain Asua'n bular barriak

 Seguru asko ­betiko!

 Jainkoak orla nal izan bei

 Bilbon zorionerako.

 

 Lanean trebe-trebeak dira

 Bilbotar geien-geienak;

 Burdiņak-burdin, ontziak-ontzi

 Tren makiņarik onenak.

 Erakusketak ortxe daukazuz

 Mundua arritzen dutenak,

 Ospe andia gure Bilbori

 Errime emoten dautsenak.

 Burni-ganean sortu zan Bilbo

 ­Galtzairuzko ondorenak!

 

 Zurrutean be eztira txarrak,

 Ardau onenak maite dauz,

 Euria bada, aterri bada

 Edozein lekutan kantuz.

 Abo-zapala sibaritena

 Sabela bete makallauz,

 Txipiroi, legatz, angulatxoak,

 Arkume samurrak ­erruz!

 San Josez Deusto'n txakoliņakin

 Bustiten ikusikozuz.

 

 Ibai-ganean sei zubi eder

 Eta euretatiko bi

 Nai dozunean itxiten dira,

 Gura danean iriki.

 Beste bat Portugalete'n dago

 ­Axe zubi erraldoia!

 Bere azpitik ontzi galantak

 Txairo igaroten dira.

 Txoritxu bat lez aidean dago

 Agurka mundu guztira!

 


inprimatu