inprimatu
Gazi-gazak
Izenburua:
Gazi-gazak
Sinadura:
Ziarsolo, Manuel (Abeletxe)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ziarsolo, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
228.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gazi-gazak

 

Abeletxe

 

 Iru illoba dodaz

 Zeruak egiñak,

 Ederragorik ezin,

 Geieneg bardiñak.

 Begiak izar dabez,

 Masalla gordiñak,

 Zoratu bear nabe!

 Batez be txikiñak.

 

 Alazne ta Imanol

 Bikotiak dira,

 Oraintxe eldu yatzuz

 Eurok urte bira.

 Zuriñe'k ondikarren

 Urtebete daka,

 Oñaz fkasi dau-ta

 Babil taka-taka.

 

 Aingeruen irria

 Dabe ezpanetan,

 Titili-potoloka

 Asiak izketan.

 Enia ta kokolo

 Nanan ein goizetan,

 Papa eta txitxia

 Eskatzez dunetan.

 

 Potolo diran arren

 Aala Yainkua!

 Imanoltxok izan dau

 Makal-alditxua.

 Galde dautsodanian

 -Zer dozu, gaxua?

 Gizajoak erantzun:

 «Aitita, pupua».

 

 Txikiña txiki baña

 Yakituriz andi,

 Sudur eta okotza

 Nun dauskan badaki.

 Txatxurtxoak zorrotzak,

 Kausk eiten be baki;

 Atzamarrik abora

 Ez emon berorri.

 

 Txatxa, koko, pitxia,

 Apatx, lolo, pfx-pix,

 Pa, ma, eta tatoka,

 Orrelaxen gabiltz.

 Popak, apapa, ñañan,

 Yolasetan kiku;

 Gure etxean danok

 Ziaro umetu.

 

 Gauza txikia andi

 izan bear zala.

 Autor bear dautzuet

 Nik ez nekiala.

 Ikusiko bazendu

 Kutunon azala,

 Esango zeunke argi

 zaizkuak dirala.

 

 Argizaizko izatea

 Gauza andia eztala?

 Zartzaroa pozaztea

 Uta millagro makala!

 Sinistu egizue

 Orrelaxe dala,

 Urte askoan Yaunak

 Gorda dagizala.

 

 Iru illoba dodaz

 Zeruak egiñak,

 Euren aboak dira

 Zeruao ezkillak.

 Odol-berritu nabe

 Iru txirrizkillak,

 Alako-alakorik!

 ­­Jasaus mutillak!!

 

 Orduan iru ziran,

 Gaur dira amabi,

 Aldia ezta lotzen,

 Gelditzeke dabil.

 Neskatan zazpi dira,

 Mutilletan bosta,

 Baratz ederra dogu

 Iru semen kosta.

 

 Imanol, Iñigogaz,

 Lezo, Yon eta Paul,

 Mindegi baikorra da

 Yainkoak nai badau.

 Guretxeko potzuan

 Ugari da ura,

 Gazi-Gaza ederra

 ­Baña ezta ardura!

 

 Alazne, Zuriñetxu,

 Libe ta Nerea,

 Aitatuaz banoa

 Gure artaldea.

 Gero Idurre dator,

 Leire ta Ainoa,

 Ezkontzen ikus nai nik

 ­Ala Yaungoikoa!

 


inprimatu