inprimatu
Gazi-gazak
Izenburua:
Gazi-gazak
Sinadura:
Ziarsolo, Manuel (Abeletxe)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ziarsolo, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
176.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gazi-gazak

 

Abeletxe

 

 "ERRENKONTXO" (Osagille)

 

 Sei illabete daramazkizuz

 urdalletikan galduta,

 ez erretzeko agindu nizun,

 ez edateko sekula.

 Zeuk nai dezuna egiten dezu

 nere esana aztuta,

 urdaillik ezin senda diteke

 egunero moxkortuta.

 

 "ARDO-ZALE" (Gexo)

 

 Sinistazazu zure errezeta

 ondo betetzen detala

 baña len baño asko txarrago

 dadukat nere urdalla.

 Lan-egin nai ta indarrik ez det,

 gorputzez nago makala,

 or ikusten da, zu mediko lez

 txapuzero bat zarala,

 

 "ERRENKONTXO" (Osagille)

 

 Lotsarik gabe gezur galanta

 jente aurrean botazu,

 gorputz makala badezu ere

 arpei gogorra daukazu.

 Lanean baño ardo edaten

 askoz obeto dakizu,

 zertan ukatu, zudurran puntan

 piper lodia badezu?

 

 "ARDO-ZALE" (Gexo)

 

 Zure errezeta ona balitza

 janariak egosteko,

 janari oyek euren bidetik

 lasai lirake irtengo.

 Amaika gexo garbitu dezu

 ezer eztakizulako,

 piper ere emen irten da

 "bestetik" ezin zulako.

 

 ***

 

 "KIRRU" (ezkondua)

 

 Ezkonduaren giza-bidea,

 ezta gauza ederragorik

 andratxoaren maitasunean

 seme-alabak azirik,

 Mutil-zarrentzat ezta munduan

 eta zeruan bakerik,

 ezkondu zaite, ardi galduen

 antzean ibill barik.

 

 "MIRRU" (mutil-zarra)

 

 Mutil zarrari utzi pakean,

 or konpon zeure ertzean,

 arduar gabe lasai bizi naiz

 neska panpoxen artean.

 Iñoiz berandu joanikan ere

 ez det muturrik etxean,

 zuk larriz prakak galdu dituzu

 emaztearen menpean,

 

 "KIRRU"

 

 Ezkongayaren bizitza bakit,

 baita ezkonduarena,

 orregatikan ezagutzen det

 zen alderdi dan onena.

 Gure bizitza zintzoa dezu

 zurea "golfo" batena

 andra galduak maite dituzu

 ­ederra itxaropena!

 

 "MIRRU"

 

 Gizontxo makur, petral andia

 oker zabiltza nerekin,

 aspalditxoan ezautzen zaitut

 nai baldin badezu jakin.

 Beraz ez ona etorri neri

 zure etxeko koplekin,

 zure andrea ikusia det

 beste gizontxo batekin,

 


inprimatu