inprimatu
Gazi-gazak
Izenburua:
Gazi-gazak
Sinadura:
Ziarsolo, Manuel (Abeletxe)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ziarsolo, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
293.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gazi-gazak

 

Abeletxe

 

 Abeletxe:

 

 Gazi-Gazak egiten

 zeuk ere bakizu;

 pipertxo miņa beintzat

 ezarri diozu.

 Parre-azteko gaiak

 ugari dituzu

 Xegi zeure giroan,

 ortako gaituzu.

 

 Eskerrekasko zure

 lora-txorta orri;

 kunplitua zerala

 trazak bai dirudi.

 Neu ere maitale naiz

 Sinis zazu ori,

 Neskatilla bazintza

 mosu bat nik zuri.

 

 Elias Sagardia:

 

 Muxu bat eskiņi ta

 nik artu eziņa

 Prakadun izateak

 gaur eman dit miņa.

 Orreratuaz bertso

 bana edo biņa

 Neskatxak badaukate

 ortik etekiņa.

 

 Utsune bat egin da

 oraingoz nabaitu

 Egia esatekotan

 trixtetutzen gaitu.

 Gazi-Gazarik gabe

 ezin gera oitu

 ezdediela beintzat

 arrobia aitu.

 

 Abeletxe:

 

 San Juan, San Pedro eta

 Santiago naste,

 asta bat edo besten

 tokia ostu dauste.

 Arrobia ustuko

 danik eztot uste

 Ģ­Santu orreikin kontuz!ģ

 Orixe dirauste.

 


inprimatu