inprimatu
Berpizkunde goizean
Izenburua:
Berpizkunde goizean
Sinadura:
Ziarsolo, Manuel (Abeletxe)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ziarsolo, Manuel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
163.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Berpizkunde goizean

 

Abeletxe

 

 Jesus il-osteko igande goizean,

 Egun-senti aurreko ixiltasunean,

 Illuntasun itzala lodien zanean,

 Argi bizi bat dator burrunda-otsean.

 

 ­Argiaren bizia! ­Argian zorrotza!

 Berotu dan Jesus dan, il-obi otz-otza;

 Argitu ta berotu, arlandua altza

 Ta bapatean piztu Jesus'en Gorputza.

 

 Bereala agertu Jaunaren burua,

 Berezko ega baten, zerurantza dua;

 An dauden soldaduak bildurrez ulua,

 Poztu ta alaitu da, itun zan mundua.

 

 Utsik dan il-obitik lurrun-matazia

 Igoten da zerura, usañez betia;

 Soldauak larri dagoz ­Ayen itxuria!

 Makur dira lurrean, ez al zutitzia.

 

 Buruzagia dator, zurbil arpegia,

 Zer yazo dan nai daula, berak yakitia;

 Zutitu da soldau bat, adorez betia,

 Onela azaldurik, yazo dan guztia:

 

 -Arratsalde illunabar, ondorenean gau;

 bildur eta kezkeak itxarrik euki nau;

 goizaldean arriak, dardarak amalau,

 ondoren yazo dana, ezin leike asmau;

 ezin leike asmau, ­ezin leike asmau!

 argi bizi batek kristo berpiztu dau.

 argi-zurrunbilloak ame zurruztatuz,

 kristo berez igon da, errez-errez goruntz,

 kedats-usaintsuan maitaro lagunduz.

 Jesus gorantza yoan da. ­Gora ba Jesus!

 


inprimatu