inprimatu
Andre-dena-Maria Aboztukoarentzat
Izenburua:
Andre-dena-Maria Aboztukoarentzat
Sinadura:
Zerutar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zerutar bat

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
634.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Andre-dena-Maria Aboztukoarentzat

 

Zerutar bat

 

 ERREPIKA:

 

 Agur, agur.

 Agur, Maria,

 Agur, agur,

 Agur Maria,

 

 1

 

 Zehia zerurat,

 Mariaren haurrak;

 Amaren bestarat

 Zehia, kristauak.

 

 2

 

 Zeruko atheak

 Idek, zerutarrak,

 Sar dadin Birjina,

 Zuen Erregina.

 

 3

 

 Heldu da Maria,

 Zaizte bozkaria;

 Heldu da zerurat,

 Zatozte biderat,

 

 4

 

 Bazohaz Maria,

 Oi zure loria.

 Zer gorthe handia

 Biderat jakgia!

 

 5

 

 Kantuz Aingeruak,

 Kantuz dohatsuak;

 Zure zorionak

 Bozten ditu denak.

 

 6

 

 Elgarri diote:

 Nor da Andre hori,

 Hoin eder, hoin gazte,

 Izarra iduri.

 

 7

 

 Dohain berezia

 Zuretzat, Maria!

 Seme Yaun handia

 Bikha ethorria!

 

 8

 

 Zerutik jautsirik,

 Berak nahi zaitu

 Ereman eskutik,

 Tronuan paratu.

 

 9

 

 Jar zaite, Maria,

 Jar zure tronuan,

 Jaunaren nahia,

 Korona buruan!

 

 10

 

 Zu baino gorago

 Ez da Jauna baizik.

 Nor da beherago

 Zu bezakakorik?

 

 11

 

 Trinitatearen

 Obrarik gorena!

 Eta zeru-lurren

 Andre handiena!

 

 12

 

 O zu, Erregina

 Guretzat egina!

 Zuk duzu gakhoa

 Zorionekoa!

 

 13

 

 Egizu, Maria,

 Ohora zaitzagun;

 Guk zure bizia

 Imita dezagun

 

 14

 

 Orhoit zure haurrez,

 Ama guziz ona!

 Dugun zure bidez

 Azken zoriona!

 


inprimatu