inprimatu
Imatz'tar E. olerkari erneari, ordaņez
Izenburua:
Imatz'tar E. olerkari erneari, ordaņez
Sinadura:
Zera
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zera

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
152.zk.
Orrialdea:
121

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Imatz'tar E. olerkari erneari, ordaņez

 

Zera

 

 Txistularia tente

 kontseju aurrean,

 kiribillo alaiak

 zabalduz aizean.

 Txistularia tente...

 ta aurrean iņor ez;

 bi umetxo bakarrik

 antxe bazter baten.

 

 Mutil gerribigunak

 moltzoan... ­ain eder!

 Buru zuzen gaņean

 txapel zarra oker.

 abarketa txuriak

 oņetan... Baņa, zer?

 gelditu ere gabe

 ba duaz...¨nora ote?

 

 Begi gozodun neska,

 marrubi elduak.

 arin etor zaitezte!

 zuen ,jai ttunttuna!

 ...Ta auek ere aurrera

 plazatik barruna.

 Txistu zar biguna!..

 

 Illunak, ego beltzak

 edatuz danean,

 dana eskutatu du...

 Gauza zabaltzean

 illobi bat aundia

 dakust illunpean;

 ta il-abesti ariak

 askatuz aizean,

 Txistularia tente

 illobi gaņean.

 


inprimatu