inprimatu
Amabi milla ta geio giņan
Izenburua:
Amabi milla ta geio giņan
Sinadura:
Zendoia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zendoia

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1965
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
141.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amabi milla ta geio giņan

 

Zendoia

 

 1

 

 Amabi milla ta geio giņan,

 ez giņan batzuk bakarrak,

 Bidasoa ta bere inguru,

 arabar eta naparrak.

 Baita gaņera, zer esanik ez,

 asko ziran bizkaitarrak,

 Batanaz beste, geientsuenok

 giņaden Gipuzkoarrak,

 

 2

 

 Illunabarrez an bildu giņan

 danok Oņati'ko plazan,

 Euskalerriko exkiņetatik

 gazte jatorrikan ba-zan.

 Uste genduan bildu giņala

 Paraisoko baratzan,

 Nik ezpaitakit zerua zer dan

 uraxen bera ezpazan.

 

 3

 

 Gabeko amaikak alde orretan

 Oņati'tik abiatu,

 Goizeko irurak ziran urrean;

 Arantzazura allegatu!

 Beratzi kilometro ta geio,

 gabez ta oņez pasatu,

 Danok kontentu giņan igoak

 naiz da pixka bat nekatu.

 

 4

 

 Ama on ura bixitatzera

 joan giņan fede guztian,

 Baten biotza lertu ziteken

 martxa ura ikustian.

 Kilometro ta geio jendea,

 bidea bete betian,

 Fedea bizi bizirik dago

 gure Euskalerri maitian.

 

 5

 

 Asko oiņ utsik, bestek jantzita,

 baņa guziak neketsu,

 Tartean asko gaxoak eta

 beste ainbat osasuntsu.

 Gau eder artan usatu gendun

 zenbait penitentzi kutsu,

 Aman oņetan auspeztu giņan

 zenbatxo seme beartsu.

 

 6

 

 Amabi milla seme Amagan,

 beti gora goazela,

 Nik uste ango arkaitz gaņetan

 aingeruak bezeudela.

 Bazirudian noizik eta beiņ

 dei egiten zigutela,

 Une aietan uste genduan

 Zerura ginjoazela.

 

 7

 

 Berez gau illun diraden ango

 arkaitzak eta mendiak,

 Orra gau batez argi dizdiraz

 egun antzera jarriak.

 Ango altaboz, deadar eta

 ango abesti alaiak,

 Irripar goxoz giņan guztiok

 Amarengan iritxiak.

 

 8

 

 Oiņ utsik igo giņadenotan

 ba-zan zauri ta odolik,

 Baņa naiz oņak zearo urratu

 etzigun ezer ajolik.

 Arantzazu'ra igo giņan da

 gain danak jendez estalik,

 Ama gure zai antxe zegoan

 besoak zabal zabalik.

 

 9

 

 Zoragarrizko eleizkizun bat

 Arantzazu'n ein genduan,

 Eleizan danok ezin kabitu;

 asko ziraden kanpuan.

 Amabi milla seme Amakin

 izketan geunden orduan,

 Edertasun bat bikaņagorik

 etzan egongo munduan.

 

 10

 

 Amaxi agur egin genion

 guztiok egun-sentian,

 Otoitz goxotan egon ondoren

 berekin arrats guztian.

 Esan genion, igoko gera

 berriz urrengo urtian,

 Ama maitea, arren, lagundu

 zaiguzu zuk bitartian.

 

 11

 

 Etxerakoan lagu artean

 bagendun pakezko itzik,

 Esanaz, iņork ez daramagu

 ekarri genduan antzik.

 Etzan izango bigundu gabe

 gelditutako biotzik,

 Amarekin itzeginda danok

 etxeratu giņan pozik.

 


inprimatu