Donaphaleu
Zeluko
1
Onizeko
bi gizoun gazte, gizen eder
Onizeko
edo aizo herriko
nik eztakit zerk troumpaturik
goizian goizik abiaturik,
Onizeko! (bis)
Zoumbat bide Donapaleurako!
2
Oi zubia,
hain luze hintzana hi lehen?
Oi zubia,
flakatu zeita begia?
Petatchatu haie eijerki;
etchek nezak othoi azkarki;
Oi zubia (bis)
ez hourilat orai abia.
3
Hi mandoua,
zouņen pausuki bahabilan!
Hi mandoua,
irabaz ezak olhoua.
Eztuk orano azken urratsa,
bena zankhouak houn tuk eta hatsa.
Hi mandoua (bis)
arri eijerki gachoua!
4
Jaun manecha,
beha zakitzat othoi eni
jaun manecha,
ihardets bena ez khecha;
jina niz hounen laguntzera
bai ber demboran pasei itzera;
jaun manecha, (bis)
heben gaude umil eta lotsa.
5
Emak horti,
uskara plaņaz arrapostu
emak horti,
edanik zide engoiti!
Espaņako ardou gozouak
nahasi deitzie gogouak.
Emak horti; (bis)
daigun asteko ez ahatz hati!
6
Oi. Mendita
ez othoi holakorik salha,
oi, Mendita
gouri heltzen den desgousta;
ene lagun hounek beltzouri,
beste ororek aldiz erri;
Oi, Mendita, (bis)
arrount bagouatza bazkal eta.
7
Jaun handiak,
laborari, sarjant, greņera,
jaun handiak,
Atharratzeko liliak,
zahagiaren agortzeko
zihauriek bazidie franko,
jaun handiak (bis)
jouanik ere Oniztar biak.
8
Azken hitza
Pettarretik jin paperari,
azken hitza
erranen deiot motz-motza;
hik baheki hobeki klartzen.
banakikian nik irakourtzen,
Azken hitza: ankre beltza!
Degru iskiribu gaitza!