inprimatu
Lekeitioko Sanantolinetakoak
Izenburua:
Lekeitioko Sanantolinetakoak
Sinadura:
Zelaieta, Anjel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zelaieta, Angel

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1214.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lekeitioko Sanantolinetakoak

 

Zelaieta, Anjel

 

 1

 

 Artezki eta zuzenki

 bide egiten bagenki:

 hamasei urtez jaso zaitugu

 plaza gainera, zu, Xenki.

 

 2

 

 Eder Nafarroan Burgi,

 oroituz, gaitezen murgil:

 hamasei urtez jaso zaitugu

 plaza gainera, zu, Murgi.

 

 3

 

 Eder altuan Urkiola,

 haitz-karea dariola:

 zein zorigaiztok gauzka kaiolan

 zu, Lurdestxo Gabiola?

 

 4

 

 Mendi-katean hegira,

 Lurdestxo dago begira:

 itxartu gara geu ere, neska,

 begira zure begira.

 

 5

 

 Makina bat arrastegiz,

 gogoratuz Gallastegiz:

 gorputz-azala umeldu zaigu

 uhin altu garratzegiz.

 

 6

 

 Hain luzea desertua,

 bidaztia lehertua:

 ez zaitez etzan, ene maitea,

 zain daukagu Lezertua.

 


inprimatu