inprimatu
Gure misiolaria
Izenburua:
Gure misiolaria
Sinadura:
Apalategi, Manuel Maria, (Imanol Sabiaga, Ataungo Bonipagi Aba)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bonifacio Ataungoa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
96.zk.
Orrialdea:
790

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure misiolaria

 

Sabiaga

 

 Begira gure mixiolaria,

 Gurutze Deuna eskuan,

 Nola, jaunari galdu zaizkion,

 Ardien billa dijoan.

 

 Baso illunak, pizti gaiztoak

 Iñoiz ez dute bildurtzen;

 Izotz gogorrak, bero aundiak

 Beñere ez dute izutzen.

 

 Bere guraso laztan-kutunak

 T'erri maitea utzirik,

 Azken gabeko lurraldeetan

 Arkitzen dala bakarrik.

 

 Biotza dauka, goimaitasunez

 Pil-pil-pil bizi-bizian,

 jainkozko leiak dirdir du egiten

 Bere arpegi argian.

 

 Aldapak gora, mendiak aruntz,

 Baso beltz-beltzak barrena

 Bizkor dijoa, beti egiñaz

 Gogo berozko arrena.

 

 Lagun aldendu-eziñak ditu

 Gosea ta egarria;

 Gauean berriz atsedeteko

 Oetzat du lur gorria.

 

 Bero aundiak, izotzaldiak,

 Egarri eta goseak,

 Guztia oso pozik darama,

 Arkitzearren ardiak.

 

 Lagun zaiegun, kristau maiteak,

 jainkozko gizon aieri,

 Beroien onez zerbait emana,,

 Otoitz egiñaz jaunari.

 


inprimatu