inprimatu
Herriaren arnasa
Izenburua:
Herriaren arnasa
Sinadura:
Zelaia, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zelaia, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1059.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Herriaren arnasa

 

Zelaia, Andoni

 

 Espaini eta Frantzia

 gure azken igurtzia.

 Batek aizkora burutik gora

 besteak trontzia.

 Egin duten zientzia

 Euskadi izorratzia.

 Galoiak jantzi gure etxean

 berak agintzia.

 

 Euskadi hankaperatu

 esku ta zangoak lotu.

 Demokrazia badagola ta

 lepoa ezin moztu.

 Ideial da espiritu

 politikoen talentu.

 Herri bakoitzak bere hitza du

 ta ezin aditu.

 

 Muga bat hiru nazio.

 Historiak hala dio.

 Ur gazi eta jezak nahastuz

 Bidason adio.

 Horra bi konstituzio.

 Putreak odol karraio.

 Zazpi seniden irrintziari

 entzun behar zaio.

 

 Herri urrats arnas berri

 lekuko degun Aberri

 gure ideiaz eta izatez

 jauntxoek egarri

 gure kontu mila zerri

 arrazoietan elbarri

 Europa oson entzun dezaten

 hau da Euskal Herri.

 

 Politikaren zentzua

 faltsoa eta antzua

 hitz politakin egin nahi dute

 gure arrantzua.

 Paris Madriden mezua

 fiskalak dauka mazua

 misterioak hamabost ditun

 azken errezua.

 

 Estradizion mundura

 norbaitek badu ardura

 Euskal Herria terrorista da

 Madriden kontura.

 Errekak daraman ura

 badoa bere lekura

 gizatasunez ezin dute da

 guretzat tortura.

 

 Euskadi Askatasuna

 eta Herri Batasuna

 Euska Ezkerra ta Jaurlaritzak

 dute ondasuna

 beste talden oihartzuna

 txiki baina indar duna

 talde gehiegi dago Euskadin

 hau da ezaguna.

 

 Bortxakerizko kemenak

 sozialistak onenak

 Euskal Herria lurperatzeko

 etorri direnak

 bainan atzetik daudenak

 harmaz jolasten dutuenak

 txoko batean jarrita hobe

 militar gehienak.


inprimatu