inprimatu
Aita batek espetxetik
Izenburua:
Aita batek espetxetik
Sinadura:
Zelaia, Andoni
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zelaia, Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1123.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aita batek espetxetik

 

Zelaia, Andoni

 

 Bertso batzutan buru lanean

 asi behar dut aurrena.

 Begiak ilun dauden garaian

 Nola dagoen barrena.

 Herriarengan siniste horrek

 Berpizten dit ahalmena.

 Aita batentzat bere semeak

 Urruntzean ondorena

 Azken agurra espetxe hontan

 Eginan oroitzapena.

 

 Euskadik berak nola dituen

 famelia ta euskera

 Gure herria defenditzeko

 egin genduen aurrera.

 Lotsagabeko bortxakeria

 Jasan beharrean gera.

 Ondorengoak jakin dezaten

 zapalduen egoera.

 Semeek amari egitean

 aitatxo nun da galdera.

 

 Aitan bidea izan leiteke

 Ondorengoen gidari,

 Etorkizunan mamia zer dan

 Ta gogoeta ugari.

 Urratsez urrats joan behar da

 Bizitzaren aintzindari.

 Askatasuna eldu liteke

 Sufrimentuaren sari.

 Bestela berriz hil harteraino

 Euskadirentzat gudari.

 

 Nire antzera hamaika aita

 Euskadiko historian.

 Beren urratsak eman dituzte

 Egiaren atarian.

 Jauntxo hoientzat ez gera ezer

 Hartzen gaitu uskerian.

 Gure semeak negarrez daude

 Ila lertzeko zorian.

 Gauan erdian aitatxo nun da

 Esnatzen diran garaian.

 

 Egun alaiak eta tristeak

 Beti gabiltz alkarrekin,

 Sufrimentuak, sendimentuak

 Indartzen ditu berekin.

 Presondegiko bizi ezina

 Inork nahi badu jakin.

 Aitan begiak betetzen dira

 Benetako malkoekin.

 Amaren bularrean euskera

 Hartu duten semeekin.

 

 Bertso honekin hamaitutzen dut

 «Argia»rentzat gutuna.

 Guretzat ere argi izpi bat

 Anaia edo laguna.

 Itxaropenik ez dugu galdu

 Etorriko da eguna.

 Gudukatutzen bagaitu ere

 Izango da, erantzuna.

 Ondorengoak ikus dezaten

 Guk ikusi ez deguna.

 


inprimatu