inprimatu
Euskadi guzia ezin sartu preso
Izenburua:
Euskadi guzia ezin sartu preso
Sinadura:
Zelaia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zelaia

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
951.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskadi guzia ezin sartu preso

 

Zelaia

 

 1

 

 Euskadi zapaldu nairik

 nagusien morala

 gutxi batzuek jatean

 langilleen jornala

 sufrimentuan azpian

 izerdi dariola

 au ikusten askori

 ez ezerre ajola

 egunero sakrifika

 anai askon odola

 au konprenitzen ez duna

 ez da jaio normala.

 

 2

 

 Begiak ondo zabaldu

 eta gogor eraso

 bakoitzak bide barnean

 ahinbat bide dudoso

 ezin dana gaur egin

 aurka egon da ixo

 nagusiak ez du egin

 guretzat paradiso

 bide beltza dago baina

 dena ez da frakaso

 borroka gaiten anaiok

 eta Euskadi jaso.

 

 3

 

 Politika egin dute

 ongi ta curioso

 herria zuzendu naian

 ainbat gizon ponpoxo

 beren interes aundiak

 gorderikan akaso

 kapitalistak onela

 jatorrak, dira oso

 herria sufritzen doa

 ahinbat egun penoso

 demokratiko izenen

 diruzale paiaso.

 

 4

 

 Nola engainatu guri

 badakite eskola

 nortasunikan ez duen

 giza-arte ustela

 naiz da barnean jakin

 bide garbia ez dela

 alde batetik polizi

 bestetik kapitala

 denok degun arazoa

 herrikoi soziala

 altxa gaitezen guztiok

 jango gaitu bestela.

 

 5

 

 Hoi Euskadi eta Madrid

 egindako pastela

 gizon bakoitzak bear du

 bere burun itzala

 lotsa det esatea

 euskaldunak gerala

 naiz da adoratu arren

 Gernikako arbola

 Euskadin euskaraz mintza

 legea Espaņola

 txakur euskaldunak kalen

 abertzalek kartzela.

 

 6

 

 Askatasunan bidea

 beti da peligroso

 illunpetako ibillerak

 luzea ta laiņoso

 euskal herri nerea

 ikusten zaitut gaixo

 engainu baten sartzeko

 bada ainbat kongreso

 harmakin dago euskadi

 ez dira jarri goxo

 bainan euskadi guzia

 ezin da sartu preso.

 


inprimatu